Kopako finalerako kamiseta oroigarria
Apirilaren 6ko La Cartujako hitzorduaren harira, Athletic Clubek 1984ko txapeldunek eraman zuten elastikoa gogora ekartzen duen diseinua aurkeztu du
Athletic Clubek apirilaren 6an La Cartujan RCD Mallorcaren aurka jokatuko duen Kopako finalerako kamiseta oroigarria aurkeztu du. 1984an, Javier Clementeren zuzendaritzapean, Athleticek LaLigako, Kopako eta Superkopako tituluak eskuratu zituen, eta talde txapeldun hau ekartzen du gogora.
Kamiseta, final honetarako "Unique In The World" bildumaren birjarpenarekin batera, salgai dago jada Klubeko lau denda fisikoetan:
- San Mames. San Mames estadioa. Rafael Moreno "Pitxitxi" Pasealekua (26 eta 0 ateen artean). Bilbo.
- Errekalde. Errekalde zumarkalea, 44. Bilbo.
- Max Center merkataritza-gunea. MAX Center merkataritza-gunea. Barakaldo.
- Mazarredo. Mazarredo zumarkalea, 65. Bilbo.
* Laster online dendan ere egongo da eskuragarri.
40 urte geroago
Lau hamarkada geroago, eta Kopako beste final handi baten aurrean, Athleticek keinu bat egin nahi izan dio zale zuri-gorrien belaunaldi ezberdinak markatu zituzten arrakastak lortu zituen taldeari.
Erreplikatzen den kamiseta berezi horrekin Txema Noriegak bere gol agonikoarekin Mestallan milaka zale salto eginarazi zituen, Rocky Liceranzuk bi gol erabakigarriak egin zituen Realaren aurka LaLiga irabazteko, Andoni Goikoetxeak orro egin zuen Lech Poznanen aurka Europan San Mames bizi batean eta Endika Guarrotxenak, ezker hankarekin, Estanis Argoteren erdiraketa eskuinarekin errematatu zuen Diego Armando Maradonaren FC Barcelona mendean hartu eta Kopa irabazteko.