Kopako finalerako sarreren zenbaki saridunak: 603.212tik 626.208ra

Kopako finalerako sarreren zenbaki saridunak: 603.212tik 626.208ra

603.212tik 626.208ra arteko zenbakia duten bazkide guztiek apirilaren 6ko Kopako finalerako sarrera erosteko eskubidea izango dute

Bazkideentzako 17.848 sarreren banaketari dagokion zozketa egin ondoren, dagoeneko ezaguna da sarrerak banatzeko tartearen irabazlea: 603.212tik 626.208ra.

Jose Angel Iribar izan da programa informatikoak ausaz aukeratutako bederatzi irabazleen artean azken irabazlea zehazten zuen bola aukeratzeaz arduratu den eskua.

Zozketako zenbaki saritua  izan da, eta egitarauak, dagoeneko sarituak izan diren bazkideen gainerako zenbakiak kendu ondoren, azken zenbaki irabazlea  603.212 izatea erabaki du. Beraz, 603.212tik 626.208ra arteko zenbakia duten bazkide guztiek apirilaren 6ko Kopako finalerako sarrera erosteko eskubidea dute.

Zozketaren emaitzak gehienez sarrera bat erosteko eskubidea ematen du, saritutako zenbaki tarte horretan bazkide bakoitzak zenbaki bat baino gehiago izan arren. Sarrera bat bazkide bati esleituta, gainerako zenbakiak automatikoki baliogabetu dira.

Zozketan izena eman duten bazkide guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute, sarrera bat eskuratzeko eskubidearekin zorionekoak izan diren ala ez adierazteko. Klubak datozen egunetan emango du sarreren erosketari buruzko informazio guztia, baina bi datu garrantzitsu aurreratzen ditu.

- Lehena, sarrerak erosteko epea martxoaren 25ean, astelehenean, irekiko dela.

- Bigarrena, sarrera eskuratzeko unean, bazkideak (edo bazkide-taldeak, hala badagokio) sarreraren azken erabilera egingo duen pertsonaren izena jakin behar du, sarrera nominala izango baita.

Gainerako 2.850 sarrerak

Bazkideentzako 17.848 sarrerak zozketaz esleitu ondoren, Athletic Clubek kontratu, erakunde, kirol, gizarte eta babesleekiko konpromisoetarako erreserbatu dituen gainerako 2.850 sarreren banaketaren berri ematen du.