Deskargatu Athletic Club - Deportivo Alaves neurketaren buletina (29. J)

Deskargatu Athletic Club - Deportivo Alaves neurketaren buletina (29. J)

Gozatu San Mamesen larunbat honetan (21:00etan) jokatuko den EA Sports 2023-24 LaLigako 29. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz

LaLiga San Mamesera itzuliko da eta oraingoan talde babazorroaren aurkako derbiarekin. Athletic Club eta Deportivo Alaves izango dira aurrez aurre larunbat honetan San Mamesen (21:00etan), LaLigako 29. jardunaldiko partidan, Kopako final-zortzirenetako norgehiagokaren ondoren. Lehoiek, Las Palmasen hiru puntu lortu ondoren, bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute Katedralean dena emateko prest dagoen aurkari baten aurka.

Klikatu hemen buletina deskargatzeko

Zuri-gorrien etxeko partiden argitalpenean, bi taldeen arteko partidaren gaurkotasunaz gain, Zarra saria irabazi nahi duen Gorka Guruzeta eta gaur egun Zamora garaikurra irabaztzeko liderra doan Unai Simoni buruzko erreportaje bat aurkituko dugu. Bi jokalari hauek funtsezkoak bihurtu dira Ernesto Valverderentzat LaLigako denboraldi honetan. Gainera, argitalpenak 'Letras y Futbol' jaialdia aipatzen du, datorren astelehenean, martxoak 18, hasiko da martxoaren 22ra arte.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu, informazioak osatzeko.