Partida aurrekoa: Athletic Club-Deportivo Alaves (LaLiga 29. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-Deportivo Alaves (LaLiga 29. J)

Las Palmasen lortutako garaipen handiaren ondoren, lehoiek bi garaipen kateatu nahi dituzte San Mamesen jokatuko den talde babazorroaren aurkako derbian

Derbia San Mamesen. Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek Katedralean neurtuko dituzte indarrak, lehoiak Europako postuetan finkatuta eta Champions Leagueko postuetarako guztiz borrokan sartuta. Las Palmasen garaipena lortu ondoren, Ernesto Valverderen mutilek beste garaipen bat kateatu nahi dute, LaLigako laugarren postuan dagoen Atletico Madril harrapatzeko, zurigorrengandik bi puntura. Babazorroek, jaitsiera postuekiko hamar puntuko distantziarekin, lasaitasuna dute sailkapenean, baina dena emango dute etxeko taldea estutasunean jartzeko. Bi taldeek seguru oparituko digutela norgehiagoka erakargarri bat.

Neurketaren buletin ofizialaz gozatu. 



Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 22 jokalari deitu ditu talde gasteiztarraren aurka jokatzeko. Yuri eta Ander Herrera, baja lesioagatik. Paredesek txartelak pilatzeagatik beteko du zigorreko partida. Defentsaren lekua Egiluzek bete du. 

Valverde


Ernesto Valverdek LaLigako 29. jardunaldiko neurketaren aurretik egindako adierazpenak errepasatu hemen.

Aurkaria

1921ean sortua, hasierako "Sport Friends" izena aldatu ondoren, Deportivo Alaves lehen aldiz igo zen Lehen Mailara 1929/30 denboraldian. Ordutik hona, Arabako taldea maila askotatik igaro da eta hainbat krisi ekonomiko eta kirol krisi bizi izan ditu. 2000ko hamarkadan, Lehen Mailara bueltan, UEFA Koparako sailkatzea lortu zuen. 2001ean bigarren txapelketa kontinentaleko finala jokatu zuen euren zaleentzako partida historiko batean. Gasteiztarrek galdu egin zuten Liverpoolen aurka (5-4).

Arazoak kirol bolada txarrekin, jaitsiera eta igoera berriekin eta arazo ekonomikoekin itzuli ziren hurrengo urteetan, eta ia desagertu egin zen 2011n. Orduan, Josean Querejeta buru zuen enpresa talde batek klubaren agintea hartu zuen. Ondoren, 2016/17 denboraldian, bere historiako Kopako lehen finala jokatu eta 3-1 galdu zuen FC Barcelonaren kontra. Talde babazorroak gorengo mailan jarraitu zuen duela bi denboraldi arte, eta ikasturte honetan bueltatu da, play off agoniko batean igo ondoren, Asier Villalibre gure jokalariak Levante UD taldearen aurkako kanporaketa erabakigarrian azken unean penaltiz egindako golari esker.

Deportivo Alaves, jaitsieratik hamar puntura, garaipenaren bidera itzuli zen iragan jardunaldian Rayo Vallecano mendean hartuta Mendizorrotzan.

Estatistikak

1930/31 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Deportivo Alaves eta Athletic Clubek 35 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean eta zurigorriek balantze positiboa izan dute: 22 garaipen, 7 berdinketa eta 6 porrot.
 

Lehoiak eta babazorroak 17 aldiz lehiatu dira Katedralean. Balantzean, zuri-gorriak garaile atera dira 13 garaipen, 3 berdinketa eta porrot batekin.

Bi taldeek San Mamesen jokatutako ligako azken bost norgehiagokei dagokienez, lehoiek ez dute talde gasteiztarraren aurka galdu: 3 garaipen eta 2 berdinketa.
 


Kontsulta itzazu Deportivo Alavesen aurkako estatistika guztiak. 

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden tokian zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.