“Penaltiaren jokaladiak partida erabaki du”

“Penaltiaren jokaladiak partida erabaki du”

Ernesto Valverdek taldeak jardunaldiz jardunaldi erakusten duen "iraunkortasuna" eta "sendotasuna" goraipatu ditu

Entrenatzaile zuri-gorriak Athleticek Deportivo Alavesen aurkako derbian lortutako garaipena oso argi laburbildu zuen: "Penaltiaren egoerak partida erabaki du. Guk, neurketa mendean izaten saiatu arren, ez dugu gora iristeko arintasunik izan lehen minutuetan, Alaves zelaian oso ondo baitzegoen zelaian kokatuta. Gola egiteko abagune argia izan dute eta, ondoren, Unai agertu da eta hurrengo erasoko jokaldian gola sartu dugu. Erabakigarria izan da. Hortik aurrera, zelaian finkatu gara eta haiek kolpea nabaritu dute".

Ernesto Valverdek ez du uste kasualitatea denik lehoiek bizi duten une ona: "Gauzak ez dira besterik gabe onso ateratzen. Behin eta berriz aurkariari min egiten saiatzen gara, oso iraunkorrak gara horretan. Aurkariarentzat amesgaiztoa izan nahi dugu. Pozik gaude gauzak nola doazen ikusita, baina baita sendotasun handia erakusten dugulako ere".

Azkenik, talde bilbotarraren entrenatzaileak selekzioen etenaldiaren ostean izango den hurrengo ligako neurketa baino ez du begiz jota: "Kopako finalak jendearengan piztu duen ilusioak bere bidea jarraitzen du eta taldeak berea segitu behar du. Ez gaude burbuila batean sartuta, baina LaLigako hurrengo partidan jarri behar dugu arreta. Real Madriden aurkako zelaian gertatzen denaz pentsatu besterik ez dugu egin behar".