Bizi Kopako finala San Mamesen

Bizi Kopako finala San Mamesen

Athletic Clubek Katedrala irekiko du apirilaren 6an, zaleek RCD Mallorcaren aurkako partida pantaila erraldoien bidez jarraitu ahal izan dezaten

San Mamesek apirilaren 6an, larunbatean, irekiko ditu ateak, 19:00etatik aurrera, Sevillara joaten ez diren zale zuri-gorriek Kopako finala pantaila erraldoien bidez ikus dezaten.

Klubak lehentasun-ordena bat ezartzen du sarrerak erosteko, honako epe hauetan:

1.    Finaleko sarrerak banatzeko zozketan izena eman eta saririk jaso ez zuten bazkideak: martxoaren 20tik, asteazkena, 16:00etan. Erosketa-esteka

2.    Club Athleticeko kideak. Martxoaren 22tik, ostitraletik, 13:00etatik aurrera.

3.    Gainerako bazkideak eta Gazte Abonoak. Martxoaren 25etik, astelehenetik, 13:00etatik aurrera. Erosketa-esteka

4.    Publiko orokorrarentzat salmenta. Martxoaren 27tik, asteazkenetik, 13:00etatik aurrera. Erosketa-esteka

Sarreren prezioa:

•    Bazkideak, Club Athletic, Gazte Abonoa: 5 €
•    Publiko orokorra: 10 €

Bazkide bakoitzak sarrera bat erosi ahal izango du bere kode eta PINarekin eta, eragiketa berean, gehienez hiru sarrera gehiago, beste hiru bazkideren kodea eta PINa gehituta.

Bazkide bakoitzeko sarrera bat baino gehiago erosteko, ezarritako lehentasun-hurrenkera errespetatzen da. Beraz, zozketan saridun izan ez den bazkideak, hilaren 25a baino lehen, beste hiru sarrera erosi ahal izango ditu, betiere zozketan sarituak izan ez ziren bazkideen kode eta PINekin balioztatzen baditu. Hilaren 25etik aurrera, taldeko erosketak baliozkotzen dituzten bazkideen kodeak eta PINak 2024ko Kopako finalerako sarrerak banatzeko zozketan saridunak zein ez saridunak izan daitezke.

Gazte Abonoen sarrerak Ipar-Behe Harmailakoak izango dira.