Futbola bizi-eskola gisa

Futbola bizi-eskola gisa

Carlos Marzal eta Joan Jordi Miralles idazleek kirolaren eta futbolaren inguruan haurrek dituzten ametsei eta amesgaiztoei buruz hitz egin dute

Azken bi egunetan umorea izan da nagusi ‘Letras y Futbol’ saioan, eta jaialdia serioxeago jarri da kirolaren eta haurtzaroaren arteko loturei buruz hausnartzeko, Carlos Marzal eta Joan Jordi Miralles idazleen eskutik, Galder Reguerak aurkeztutako hitzaldian.

Kirola, eta futbola bereziki, haurtzaroan amets bihurtzen da, itxaropen eta irrika iturri etengabea. Jolas horrekin ondo pasatzeaz gain, haurrek futbolean jartzen dituzte beren itxaropen eta ilusio asko. Zentzu horretan, Carlos Marzalek adierazi duen bezala, futbola haurtzaroa berreskuratzeko modu bat da.

Futbolak txiki-txikitatik liluratzeko boterea dauka, baina bi ahoko arma bihur daiteke orduan. Ingurune seguruan eta eragin onez inguratuta, kirola bedeinkazioa da. Baina egoerak okertzen badira, amesgaizto edo infernu batean bihur daiteke, eta are gehiago haurtzaro eta nerabezaro adinetan, non oso kalteberak garen.

Horretaz guztiaz hitz egin dute, euren esperientzia pertsonaletik abiatuta, Carlos Marzalek eta Joan Jordi Mirallesek. Bi idazlee hauek kirola eta haurtzaroa inguratzen dituzten argi-itzalei buruzko lanak idatzi dituzte.

“Nunca fuimos tan felices” liburuan, Marzalek, aitatasunetik, jokoa eta bere ontasunak ospatzen ditu. “Triunfador” obran, Mirallesek saskibaloiko jokalaria izateko irrikan zegoela jasan zuen jazarpenaz hitz egiten du, amets horrek amesgaizto izugarria ekarri baitzuen. Alde argitsua eta alde iluna. Futbola bizi-eskola gisa.

Bihar, ostirala, azken eguna: “Los narradores del fútbol”, Carlos Martinez, Miguel Angel Roman, Andrea Segura eta Julen Axperekin

Letrak eta Futbola jaialdia amaitzeko, futbol partiden emanaldietako ahots ezagunenen arteko solasaldi berezia izango da. Carlos Martinez, Miguel Angel Roman, Andrea Segura eta Julen Axpe esatariek zuzeneko narrazioaren berezitasunei, estiloei, hizkuntzei, erritmoei, isiluneei, polemikei eta, nola ez, golen ospakizunei buruz hitz egingo dute.

Letrak eta Futbola Athletic Clubek antolatutako kultur jaialdia da Grupo Radimer eta Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin, eta BCD Travel, BCD Sports eta Aranzazu Hotelen laguntzarekin.

Jaialdiarekin lotutako informazio guztia webgune honetan eskura daiteke.