II. Euskal Non-League Day asteburu honetan

II. Euskal Non-League Day asteburu honetan

Euskal Herri osoan hitzartutako 86 klubek bartako futbol zelaietan ospatuko dute Athletic Clubek oinarri-futbolaren alde antolatutako ekimen hau

Euskal Non-league Day ekimenaren bigarren edizioa asteburu honetan ospatuko da Euskal Herri osoko 86 kluben futbol zelaietan. “Babestu bertako futbola!” lelopean, larunbat eta igande honetan bere auzoko edo herriko taldeen partidetara bertaratzeko deia egin die Klubak zale zuri-gorriei.

Athleticentzat funtsezkoa da hitzartutako klubek ordezkatzen duten futbol hezitzailearen balio soziala aitortzea. Gizonezkoen Ligan geldialdia izango duen asteburu hau aukera ezin hobea da klub ez profesionalek euren komunitatearen alde egindako kirol eta gizarte lana aintzatetsi dezaten.

Zozketa erakargarriak Non-League Day partida bakoitzean

Non-League Day partidetara bertaratzen diren zaleek Athletic Clubek antolatutako zozketetan parte hartzeko aukera izango dute.

Getafe CF – Athletic Club (ordutegia maiatzaren 3/4/5/6an baieztatzeke): Sarrera bikoitza, bidaia eta bi lagunentzako egonaldia gizonezkoen lehen taldearekin partida honetarako.

Athletic Club – Villarreal CF (igandea, apirilak 14): Lions Experience sarrera bikoitza. VIP eraztunean eserlekuak, welcome pack-a eta futbolarien etorrera barrutik bizitzeko estadiora sartzea, zelaian bertan beroketa ariketak ikustea eta partida amaitzean lehoi batekin topaketa pertsonala izatea.

Athletic Club – Villarreal CF: Sarrera bikoitzak San Mameseko Goi Hegoaldeko Harmailan. Zozketatuko dira hitzartutako klub parte-hartzaileen zelai bakoitzean. Irabazleak zelaian egon beharko du saria jasotzeko.

Gainera, Athletic Clubek gizonezkoen lehen taldeak sinatutako kamiseta, emakumezkoen lehen taldeak sinatutako kamiseta eta Athletic Club – Villarreal CF neurketarako bi sarrera zozketatuko ditu martxoaren 23an eta 24an Twitter, Instagram, TikTok edo Facebooken oinarri-futboleko partida batean #EuskalNonLeagueDay traola erabiliz argazki bat partekatzen duten pertsona guztien artean.

Oinarri-futbolaren balio soziala aitortzeko bideoak

Oinarri-futbolaren benetako balioa hori posible egiten duten pertsonei dagokie. Profesionalak ez diren klub bakoitzaren atzean pertsona batzuk daude, eta haien dedikazioa eta konpromisoa gabe ezinezkoa izango litzateke kluba aurrera ateratzea.

Kirol-lantaldeak, tokiko zaleak, langileak eta zuzendaritzak funtsezko zutabeak dira prestakuntza-futbolean, eta kolektibo horietako bakoitzaren atzean izen-abizenak dituzten pertsonak daude. Futbolarekiko maitasuna eta komunitatearekiko maitasuna (auzolana), haur, nerabe eta gazteek astero entrenatzeko eta partidak jokatzeko aukera izatea ahalbidetzen dutenak.

Honelako istorioengatik (I): Euskal Non-League Day, Maria Zeberio

Honelako istorioengatik (II): Euskal Non-League Day, Antiguoko, Asun & Manolo

Honelako istorioengatik (III): Euskal Non-League Day, Mungia, Josu

Euskal Non-League Day partidak

(Klikatu handitzeko)