Ilusioz beteriko autobusa

Ilusioz beteriko autobusa

Athletic Clubek ekintza bat jarri du abian, athleticzale guztien ametsak, ilusioak eta oroitzapenak finalera bidaiatzeko

Taldea hegazkinez beste hiri batera joaten denean partida bat jokatzera, autobus ofizialak aurreko egunean bidaiatzen du helmugako aireportuan jokalariak eta langileak hartzeko. Halakoetan autobusak hutsik bidaiatzen du, hori bai, materiala eramaten du. Baina oraingoan Athletic Clubeko autobusak gainezka egitea nahi dugu, zaleen desio, ilusio eta amets onenekin.

Asmoa da edonork gutun bat idatzi ahal izatea, edo irudi bat marraztu, finalaren aurreko egunetan jasoko duguna. Sevillara eramango dira autobus ofizialean, hauek Kartujan egon daitezen. Partidaren ondoren, jokalariei emango zaizkie.

Nork bidal dezake gutun/marrazki bat?

Athletic Clubeko edozein zale, umetatik hasi eta helduetara, bazkideetatik hasi eta San Mamés zapaltzeko aukerarik izan ez duten horietara.

Non jasoko ditugu?

Hainbat bilketa-gune daude: Athletic Cluben bulegoak, bai Ibaiganen, bai San Mamesen eta baita denda ofizialak ere. Baina zure gutuna, marrazkia edo argazkia [email protected] helbidera ere bidal dezakezu.

Noiz arte eman dezaket gutuna/marrazkia?

Azkar! Gutunak jasoko ditugu apirilaren 2ra arte.