Athletic Hiriaren kokapen berria, Andaluziako Juntak eskatuta

Athletic Hiriaren kokapen berria, Andaluziako Juntak eskatuta

Torre Sevillako merkataritza-gunetik hurbil dagoen orubea, aurreko bi kokalekuen eremu berean, "fan zone" zuri-gorriaren behin betiko gunea izango da

RFEFek Athletic Clubi jakinarazi dio bertan behera utzi duela fan zone zuri-gorria Andaluziako Arte Garaikideko Zentroan (CAAC) kokatzeko lortutako akordioa. Hortaz, Athletic Hirirak kokapen berria izango du.

Athletic Hiria Andaluziako Arte Garaikideko Zentroan kokatzeko akordioa hasierako kokalekuak Athleticen zaleek behar zuten 'fan zone' seguru bat izateko baldintzak ez zituelako betetzen hartu zen, eta hala ondorioztatu zuten Polizia Zuzendaritza Nagusiak, Andaluziako Juntak eta RFEFek. Magallanes Parkea espazio txikiegia zen Sevillan Athleticen inguruan bilduko den jendetza hartzeko, eta, gainera, bertan zeuden zuhaitzek partida pantaila erraldoien bidez ikustea eragozten zuten sarrerarik gabe bidaiatuko duten milaka zaleentzat.

Athletic Hiriaren behin betiko kokapen berria, "Solar de las Banderas" izenekoa, Torre Sevilla Merkataritza Gunetik oso hurbil dago, Expo "92 eta Carlos III etorbideen artean, eta aurreko bi kokalekuen ia eremu berean dago. Orube berri honek Andaluziako Arte Garaikideko Zentroaren antzeko baldintzak betetzen ditu.

Zuzenketa hori ezustea izan da Athleticentzat, astebete baino gehiago baitzeraman konfirmatutako kokalekuan lanean. Dena dela, zaleei zerbitzu onenak eta Kopako finalerako ekitaldi programa erakargarri bat eskainiko zaizkiela baieztatzen du Klunbak. Egoera honetan, Kluba haserre agertu da ustekabeko aldaketa hori dela eta.

Azkenik, Athletic Clubek bere masa sozial osoari jakinarazten dio dagoeneko lanean ari dela leku berri honetan Athletic Hiria ahalik eta gunerik onena izan dadin. Guztion artean festa zuri-gorri handia biziko dugu!