Sarreren zozketaren emaitza: Real Madrid – Athletic Club

Sarreren zozketaren emaitza: Real Madrid – Athletic Club

Dagoeneko kontsulta dezakezu LaLigako 30. jardunaldiko neurketarako sarreren zozketan saritua izan zaren

Santiago Bernabeuko partidarako sarreren zozketa egin da, eta 864 zenbakia izan da sariduna.

Zozketan parte hartu duten bazkide guztiek mezu elektroniko bat jaso dute zozketaren emaitzarekin.

Zozketan parte hartu dutenen kopurua: 1279
Sarrera erabilgarriak: 579
Zozketan ateratako zenbakia: 864
Zenbaki sarituak: 864tik 1279ra eta 1tik 163era

Sarreren prezioa 55 eurokoa izango da. 

Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren izena eman duten bazkide guztien arteko zozketan.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira martxoren 26an, asteartea, 10.30etatik 13.00etara eta 17.30etatik 20.00etara.

ADI EGON:

Sarrerak nominalak izango dira, pertsonalak eta besterenezinak. Sarrerarekin batera NANa aurkeztea eskatuko dela estadiora sartzeko. Datu guztiak bat etorri beharko dute. Bestela, zelaira sartzea ukatuko da, nahiz eta sarrera balioduna izan.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, mail helbidea eta bidaiako plana adieraztea honekin batera doan formularioan. Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da. Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.