Txikientzako entrenamendua, ateak zabalik

Txikientzako entrenamendua, ateak zabalik

Gizonezkoen lehen taldeak astelehenean, martxoak 25, 11:00etan egingo duen saiora sartzeko doako online sarrera erreserbatu beharko da.

Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeak datorren asteleheneko (martxoak 25) lan saioa egingo du Lezamako 2. zelaian 11:00etatik aurrera ateak zabalik. Athleticzale ume askok eskolarik ez dute aste honetan, eta Athletic Clubek bere zalerik txikienen babesa jaso nahi du, bere taldea ikus dezaten bultzatuz.

Bazkideek bakarrik izango dute doako sarrera online ateratzeko aukera (lortzeko modu bakarra). Sistemak sarrera ateratzeko aukera emango die, eta hiru sarrera gehiago ere izango dituzte haurrentzat soilik (13 urteraino, barne).

SARRERAK ERRESERBATU

Instalazio zuri-gorrietara sartzeko sarrera doan erreserbatu beharko da Athletic Cluben webgune ofizialaren bidez. Zerbitzua abian da une honetatik edukiera bete arte. Ezin izango da sarrerarik gabe sartu. Sarrera digitala lortzeko prozedura Lezamako beste edozein partidatarako ezarritakoa da.

SARBIDEAK:

Emakumezkoen Athletic Club eta Bilbao Athletic taldeen partidetarako ohiko sarreratik bakarrik sar daiteke, hots, arkuaren eta lurpeko aparkalekuaren aldetik.

Sarrerako tornuak 9:00etatik aurrera zabalduko dira.

🚇 TRENA/METROA

Euskotren/Metroa – 3. linea (Azken geltokia: Lezama) geltokitik 5 minutura.

🚌 AUTOBUSA

Bizkaibus, 3223 Bilbao-Larrabetzu. Geltokia: La Cruz auzoaren eta Lezamako udalerriaren erdigunearen artean.

🚙 IBILGAILUAK

Lezamako instalazioetara ibilgailuz sartzeko, bi ibilbide daude, helmugako eremuaren arabera:
•    1. ibilbidea: La Cruz auzoko zonaldetik aurreko sarrera ezkerrera utziko da eta, behin Lezama erdigunera iritsita, biribilgunean norabide-aldaketa egin behar da, metro gutxira, instalazioetara sartzeko.
•    2. ibilbidea: Lezama erdigunea zeharkatu ondoren iristekotan, biribilgunea atzean utzi beharko da eta instalazioetarako sarrera martxaren norabide berean izango da.

APARKALEKUA

Behin instalazioen barnean, ibilgailuak lurpeko parking berrian sartuko dira. Dauden plazak beteta badaude, ezingo da instalazioetara sartu. Kasu horretan La Cruz industrialdean kokatutako aldirietako parkingetan aparkatu ahalko da, Lezama herriaren sarreran eta Euskotrenen geltokiaren alboan.

Jendetza pilatzen den egunetan: Athleticen instalazioetako aparkalekua txiki geratzen den partidetan, Lezamako Udalak aparkalekuak atontzen ditu instalazioen inguruan.