Athletic Club - Villarreal CF neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club - Villarreal CF neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu martxoaren 25etik aurrera

Athletic Clubek eta Villarreal CF taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partidarako (apirilaren 14an 18:30etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, martxoaren 25etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak apirilaren 13ean, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta apirilaren 14an, igandea, 10:30etik 13:00era eta 16:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.