Athletic Clubeko zaleentzako auto aparkalekua La Cartujan

Athletic Clubeko zaleentzako auto aparkalekua La Cartujan

Zale zuri-gorriek 3.500 ibilgailu partikularrentzako lekua izango dute Sevillako Kopako finala jokatuko den estadioaren inguruan

Athletic Clubeko zaleek 3.500 ibilgailu partikularrentzako aparkalekua izango dute Sevillako La Cartuja estadioan. Tokia futbol zelaiko aparkaleku-poltsetan dago, eta irekita egongo da apirilaren 6ko 10:00etatik Kopako finala amaitu eta ordubetera arte.

Athletic Club txapeldun izango balitz, aparkalekua beste ordubete luzatuko litzateke.

Aparkaleku-plazak 6 euroko kostua du (+1,5 € kudeaketa-gastuetarako) eta esteka honetan erreserbatu daiteke.

Autobusen aparkalekua

Athletic Clubek datozen egunetan jakinaraziko du RFEFek eta Polizia Nazionalak Sevillara doazen autbous zuri-gorrientzako gune zehatza, baita autobus horiek La Cartuja inguruan aparkatu ahal izateko burutu beharko den prozesua ere.