Aste Santu honetan, gozatu Athletic Clubaz!

Aste Santu honetan, gozatu Athletic Clubaz!

Ezagutu San Mamesek opor hauetan eskaintzen dituen zerbitzuen ordutegi bereziak

Athletic Clubek plan ugari proposatzen dizkizu Aste Santuko oporretarako. Igandean Real Madrilen aurkako partida Geurian! ikusi edota AC Museoaren bitartez Katedralaren bihotz zuri-gorrira bidaiatu ahal izango dugu. 

Gainera, Athletic Clubaz gozatu ahal izango duzu bertako gastronomiaren eta Katedralean bertan prestatutako ostalaritza-guneen bitartez. 

AC Museoa & San Mameseko Tourra

Egunero egongo dira irekita 10:00etatik 20:00etara, apirilaren 6an izan ezik (finalaren eguna), 15:30 izango baita tourraren azken pasea eta museoa 18:00etan itxiko da. Egin erreserba orain eta planifikatu zure bisita erosotasun guztiekin.

San Mames Jatetxea

Aste Santu honetan, ezagutu jakirik eta zaporerik onenak San Mameseko sukaldetik bertatik. Fernando Canales sukaldariak, Michelin izarra duenak Etxanobe jatetxearekin, bertako sukaldaritzako plater garrantzitsuenen karta prestatu du. Zatoz San Mamesera eta gozatu esperientzia paregabeaz! Ordutegiak:

  • Osteguna 28, ostirala 29 eta larunbata 30: 13:00etatik 15:30era eta 20:00etatik 00:00etara. 
  • Igandea 31 eta astelehena 1: 13:00etatik 15:30era.

Campa de los Ingleses

Futbola eta Athletic maite dutenentzat tokiren bat badago, hori La Campa de los Ingleses da (San Mameseko denda ofizialaren ondoan), edariak futbolarekin eta janariarekin bat egiten duen tokia. Gozatu zure edariaz San Mames barrura begira. Ordutegiak:

  • Ostegun eta ostirala – 9:30etik 22:00etara
  • Larunbata – 10:00etatik 22:00etara
  • Igandea – 10:00etatik 20:00etara
  • Astelehena- 9:30etik 20:00etara

Geuria!

Geuria! Athletic Clubeko sportsbarrak, San Mameseko 13. atearen ondoan, Real Madrilen eta Athleticen arteko partidaren emankizuna eskainiko du martxoaren 1ean, igandean, atarikorik onenarekin. Gozatu partida pantaila erraldoien bidez eta eskaintza gastronomiko handiarekin!