Club Athletic: Athletic Club-Granada CF neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-Granada CF neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 32. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek apirilaren 19an, 21:00ean, San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako 32. jardunaldiko Athletic Club – Granada CF norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa apirilaren 1era arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA