"Aste honetan datorrenari erreparatuko diogu orain"
"Aste honetan datorrenari erreparatuko diogu orain"
Valverdek Real Madriden aurkako porrota deitoratu du, baina Kopako finala "ilusioz, motibazioz eta gogo handiz" jokatuko dutela adierazi du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Santiago Bernabeun 2-0 galdu ostean: "Beti da zaila hona etortzea, argi dago. Egia da sei egunetan final bat dugula eta ez dela erraza burutik kentzea, baina partida hau jokatu egin behar zen eta aukera bat suposatzen zuen guretzat. Agian ez gara egon neurketak eskatzen zuen bezain sartuta. Lehen zatian ez gara ondo egon, beraiek ere ez, baina badakigu Real Madridi ez zaiola ondo egon behar izaten gola sartzeko. Asko kostatzen zitzaigun haien areara iristea, eta bigarren zatian beste martxa bat sartzen saiatu gara, aukerarik ote genuen ikusteko. Arriskatzen ari zarenean eta kontraerasoko jokaldiak lotzen hasten zaizkizunean oso arriskutsua da horrela jokatzea eta hortik dator emaitza".
Datorren larunbateko Kopako finala zerumugan dagoela, bere taldea ondo ikusten duela esan du teknikari zuri-gorriak: "Aste honetan datorrenari eta finalean borrokatzeari erreparatuko diogu orain. Ilusioz eta motibazioz egin behar diogu aurre. Gogo handiz goaz, eta, jakina, alderdi mentala landu behar dugu. Zelaian gertatuko dena bakarrik interesatzen zaigu, eta beste guztiarengandik bereizi behar da".