Partida Aurrekoa: Real Madrid-Athletic Club (LaLiga 30. J)

Partida Aurrekoa: Real Madrid-Athletic Club (LaLiga 30. J)

Lehoiek garaipena eskuratzeko asmo irmoarekin LaLigako liderraren etxea bisitatuko dute Kopako finalean fokua jarri aurretik

LaLiga neurketa zirraragarri batekin bueltan da, lehiaketa erregularreko bi talde klasikoen aurrez aurrekoarekin. Santigo Bernabeu zelaian sailkapeneko goialdean dauden bi talderen arteko norgehiagoka jokatuko da; zehazki, Real Madridek, txapelketako liderrak, eta Athletic Clubek, laugarren sailkatuak, neurtuko dituzte indarrak. Kopako finalean fokua jarri aurretik lehoiek ligan jokatuko duten azken partida izango da. Sevillara sentsazio onenekin iristeko eta LaLigako bolada onarekin jarraitzeko, Athletic Club Madrilgo hiriburuan azken urteetan ihes egin dion garaipena eskuratzen saiatuko da.



Deialdia



Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde zuriaren aurka jokatzeko. Nico Williamsek gainkarga du eskuin hankako muskulatura iskiosuralean eta baja da biharko Real Madriden aurkako neurketarako. Bestalde, Ander Herrara eta Yuri, biek ala biek lesioak gainditu ostean, Valverderen zerrendara itzuli dira.

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverderen adierazpenak LaLigako 30. jardunaldiaren atarikoan.

Aurkaria



Gaur lehiaketako klasiko baten aurka jokatuko dugu. FC Barcelona eta Athletic Clubekin batera, inoiz mailaz jaitsi ez den bakarra. 1902an sortua, oso palmares zabala du. 35 liga, 20 kopa, 11 superkopa eta Europako 14 kopa, besteak beste. LaLiga Santanderreko lau klub profesional bakarretako bat da, FC Barcelonarekin, CA Osasunarekin eta Athletic Clubekin batera, Kirol Sozietate Anonimo ez dena, eta, beraz, klubaren jabetza bazkideek dute.

Une honetan, Carlo Ancelottik zuzentzen duen taldea LaLigako liderra da 72 punturekin eta 8 puntu ateratzen dizkio FC Barcelona bigarren sailkatuari. 23 neurketa daramatza lehiaketa erregularrean galdu gabe, irailaren 24tik, hain zuzen ere. Hala ere, jokatutako azken bost partidei dagokienez, talde zuriak hiru garaipen (Girona FC, Sevilla FC eta CA Osasunaren aurka) eta bi berdinketa (Rayo Vallecano eta Valencia CF) lortu ditu.



Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Real Madridek guztira 185 partida jokatu dituzte maila gorenean eta zuri-gorriek 51 partida irabazi, 36 berdindu eta 98 galdu dituzte.



Santigo Bernabeun jokatutako ligako 92 norgehiagokei dagokienez, Athletic Clubek balantze negatiboa du: 13 garaipen, 18 berdinketa eta 61 porrot.



Bi taldeek Madrilen jokatu dituzten azken bost neurketei dagokienez, Athleticek bi berdinketa lortu ditu eta beste hiru partidatan galdu du. Talde zuri-gorriak 2004-05 denboralditik ez du Santiago Bernabeu zelaian garaipenik erditsi.



Kontsultatu Real Madriden aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.