Sevillako Athletic Hiriaren programazioa

Sevillako Athletic Hiriaren programazioa

Fan zone zuri-gorriak apirilaren 6an, larunbatean, 11:30ean, ateak irekiko eta Doctor Deseo, MCD, Oxabi eta Henry Mendez taldeen kontzertuak jasoko ditu

Athletic Hiriak, Sevillara joango diren milaka athleticzaleek Kopako finaleko egunaz familian gozatu ahal izateko guneak, programazio zabala aurkezten du apirilaren 6an, larunbata, 11:30etik aurrera.

Barrutiak 28.000 m2 inguru, sarrera librea, 170 metro edari-barra, sei food truck eta talo-postu handi bat izango ditu. Gainera, bi karpa handi jarriko dira eguzkitik babesteko, eta agertoki nagusi bat, kontzertuetarako eta partidurako pantaila erraldoi batekin. Beste bi pantaila gehiago egongo dira inguruan, finala zuzenean jarraitu ahal izateko.

Ordainketa-sistema digitala edo cashlessa izango da ostalaritzako puntuetan. Hau da, txartelarekin, gailu mugikorrekin edo 'Athletic Hiria' aurreordainketako txartelarekin bakarrik ordaindu ahal izango da. Txartela kargatzeko eta itzultzeko puntua sarrera-arkuaren ondoan egongo da. Halaber, Fan zoneak atseden hartzeko guneak, mugikorrak kargatzeko gunea, Athletic Clubeko denda, edateko uraren iturriak, laguntza medikoa, komunikabideentzako gune bat, puntu more bat eta VIP gunea izango ditu, eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta egongo da.

Athletic Hiriak Klubaren babesleentzat erreserbatutako guneak izango ditu. Kutxabank, Vueling, DIGI, Petronor eta San Miguelek standak jarriko dituzte futbolinekin, aurpegiak marrazteko guneekin, ate birtualekin edo gailu mugikorretarako kargagailuekin, eta athleticzaleek sariak irabazi ahal izango dituzte proposatzen dituzten jardueretan parte hartuz.

ATHLETIC HIRIA 2024 PROGRAMAZIOA

Tokia:
Torre Sevilla merkataritza-gunearen aldameneko espazioan, Inca Garcilaso kalera sarbidea duena

11:30: Athletic Hiriaren irekiera
12:30: Bandera altxatzea.
13:00: Bertsoak Jon Maiaren eskutik.
13:30: DJ Gaztea
15:30: Henry Mendezen kontzertua.
16:10: Oxabiren kontzertua.
17:30: Doctor Deseoren kontzertua.
18:20: MCD taldearen kontzertua.
19:00: La Cartujara zuzendutako kalejira
19:00-22:00: DJ + San Mamesekin konexioak
22:00: Athletic Club - RCD Mallorca partidaren zuzenekoa pantaila erraldoietan.

* Egunean zehar: animazioa Athletic Hirian eta Kalejiran zanpantzarrak eta Ortuellako Polunpak Taldearekin batera.
* Goizean Berangoko Otzandategi Dantza taldeak Sevillako kaleak animatuko ditu zanpantzarrekin batera.
* Athletic Clubek garaipena eskuratuko balu, fan zonea 2:00ak arte mantenduko da irekita.