Vueling Athletic Clubeko ekipazioan agertuko da

Vueling Athletic Clubeko ekipazioan agertuko da

Airelinearen logoa praken aurrealdean agertuko da lehen aldiz Kopako finalean eta denboraldia amaitu arte egongo da bertan

Vuelingek Athleticekin duen lankidetza indartu du eta lehen aldiz agertuko da bere ekipazioan. Zehazki, airelinearen logoa praken aurrealdean kokatuko da, orain arte inoiz marka bat egon ez den lekuan.

Berritasun hau Kopako finalean agertuko da lehen aldiz, apirilaren 6an, eta denboraldia amaitu arte mantenduko da. Gainera, Vuelingen irudia Klubeko entrenamendu-ekipazioan eta taldeko prentsaurrekoetako mikrofonoetan ere egongo da.

Akordio hau Vuelingek eta Athletic Clubek 2018tik duten lankidetzaren baitan kokatzen da. Konpainiak Klubari laguntzen dio denboraldiko joan-etorrietan eta bere marka estadioan babesle eta airelinea ofizial gisa agertzen da.