Informazio erabilgarria Sevillan 2024ko Kopako finala bizitzeko

Informazio erabilgarria Sevillan 2024ko Kopako finala bizitzeko

Sevillara bertaratutako athleticzaleen balizko zalantza guztiak biltzen dituen gida praktikoa

Bi ataletan banatutako gida erraz honetan, Sevillara bertaratutako athleticzaleei La Cartuja estadioko sarreren eta sarbideen aktibazioarekin eta Athletic Hiriari buruzko informazio guztiarekin lotutako zalantzak argituko dizkie.

LA CARTUJA ESTADIORAKO SARRERAK ETA SARBIDEAK

Ikusi sarreren erabilerari buruzko informazio guztiaren gida

Garrantzitsua: La Cartuja estadiora behar besteko aurrerapenarekin iristea gomendatzen da, partida ikusteko garaiz sartzea bermatzeko.

Nola eta noiz aktiba ditzakezu sarrerak?

Sarreren kodea RFEFek aktibatzen du, hasiera batean, partida hasi baino 4 ordu lehenago, hau da, larunbateko 18:00etatik aurrera. RFEF aplikazioan, MIS ENTRADAS/VER ENTRADAS/FINAL COPA DEL REY 2024/ENTRADAS atalera joan eta ACTIVAR ENTRADA atala sakatu beharko duzu. Sarrera aktibatu ondoren, estadiora sartzeko aukera ematen dizun QR kodea sortuko da.

Noiz arte bidal diezazkiekezu sarrerak bertaratutakoei?

Sarrerak behin bakarrik bidal daitezke, betiere RFEFek apirilaren 6ko arratsaldeko 18:00etan aktibatu aurretik.

Zer gertatzen da sarrera larunbateko 18:00ak baino lehen bidaltzea ahazten bazaizu?

Kasu horretan, sarrera RFEFren app-an bakarrik aktibatu ahal izango da, taldeko liderraren izendapen-agiriekin.

Sarrera bat baino gehiago aktiba daiteke gailu berean?

Bai, RFEFen app-eko MIS ENTRADAS atalean aktiba ditzakezu agertzen zaizkizun sarrerak, eta estadiora gailu berarekin sar zaitezke banan-banan.

Zer gertatzen da mugikorrean bateriarik gabe geratzen bazara?

Ezinbestekoa da RFEFen app-an izendun sarrera erakustea estadiora gailu elektroniko batekin sartzeko; beraz, gailuaren bateriaren kargari arreta berezia jartzea gomendatzen da.

Kode eta pasahitzeko datu pertsonalak baliozkoak dira edozein gailutatik RFEF aplikazioko eremu pertsonalera sartzeko, eta, ondorioz, hirugarren baten mugikorraren bidez sar daiteke sarrerara.

Izango al da bateria kargatzeko punturik Sevillan?

Bai. Kutxabankiesker Athletic Hiriak mugikorrak kargatzeko 120 puntu baino gehiago izango ditu.

Zer gertatzen da app-aren pasahitza ahazten bazaizu: “olvidé mi contraseña” bidez berreskuratzeko aukera dago?

App-aren hasierako pantailan ahaztutako pasahitzaren aukera dago. Oraindik erregistratuta ez bazaude, mezu elektronikoa berriro bidaltzen da erregistratzeko aldi baterako kode berri batekin, eta erregistratuta bazeunden, pasahitza berrezartzeko orrialde batera eramaten zaitu.

Estadiora sartzeko sarreren pantaila-irudiek balio al dute?

Ez. RFEFek jakinarazi duenez, pantaila-irudiak ez dira inola ere baliozkoak izango.

Gertaeretarako leihatila jarriko da La Cartujan?

Bai. Athletic Clubek gertaerei erantzuteko leihatila jarriko du 5. atearen aurrean, hego-mendebaldeko kornerrean (Hegoaldea Preferentziarekin).

Beharrezkoa al da NANa eramatea izendun sarrera egiaztatzeko?

Bai. RFEFek jakinarazi duenez, ausazko kontrolak egingo dira erabiltzailea sarreran agertzen denarekin bat datorrela bermatzeko. Bat etorri ezean, pertsona ezin izango da estadiora sartu.

Zer gertatzen da athleticzalea bazara eta zure eserlekua RCD Mallorcako gunean badago?

RFEFek jakinarazi duenez, RCD Mallorcako gunean ezin izango dira sartu Athletic Clubeko kamisetekin, bufandekin, banderekin... bertaratzen diren pertsonak. Kanpoko eraztunean eta sartzeko tornuetan hainbat kontrol egingo dira.

Ba al dago auto aparkalekurik Athleticeko zaleentzat La Cartujan?

Bai. 3.500 ibilgailu partikularrentzako aparkalekua dago La Cartuja ondoan (sarrera Karlos III.a Etorbidetik), eta zabalik egongo da apirilaren 6ko 10:00etatik Kopako finala amaitu eta ordubetera arte, edo bi ordu Athletic txapeldun izanez gero.
La Cartujak kudeatua, aparkaleku-plazak 6 euroko kostua du (+1,5 € kudeaketa-gastuetarako) eta esteka honetan erreserba daiteke.

Ba al dago autobus-aparkalekurik Athleticeko zaleentzat La Cartujan?

Bai, Klubak aparkalekua prestatu zuen La Cartuja ondoan (sarrera Carlos III.a Etorbidetik) autobusetarako, aldez aurretik egiaztatuta. Ikus xehetasuna

Ba al dago Athletic Hiria-tik La Cartujara joateko antolatutako jarduerarik?

Bai. Kalejira antolatu dute Athleticeko Herri Harmailak 19:00etan Athletic Hiria-tik La Cartuja estadiora joateko. Kalejiran finalerako sarrera dutenek bakarrik parte hartzea gomendatzen da.

Zeintzuk dira Athletic Hiria-tik La Cartujara iristeko garraiobideak?

TUSSAM autobus-linearen C1, C2 eta 02 lineek Sevilla dorretik gertu geltokiak dituzte, Athletic Hiriaren ondoan, eta ibilbidean La Cartuja estadioaren ondoan gelditzen dira, hiriko gune garrantzitsuenak zeharkatzeaz gain.

ATHLETIC HIRIA

Ikusi Athletic Hiriaren informazio osoa

Non dago Athletic Hiria?

Torre Sevilla merkataritza-gunearen ondoko espazioan, eta Inca Garcilaso kaletik sartzen da (ikusi Google Maps-en). 



A66 errepidetik Sevillara hurbiltzen diren autobusek, kotxeek eta karabanek ibilbide hau egin beharko dute Athletic Hirira sartzea errazteko.

Zein da Athletic Hiriaren ordutegia?

Larunbatean zabalduko da, 11:30ean, eta garaipena lortuz gero, goizaldeko 02:00etan itxiko da.

Zein da Athletic Hiriaren ekitaldien egitaraua?

11:30: Athletic Hiriaren irekiera
12:30: Bandera igotzea.
13:00: Bertsoak Jon Maiaren eskutik.
13:30: DJ Gaztea
15:30: Henry Mendezen kontzertua.
16:10: Oxabiren kontzertua.
17:30: Doctor Deseoren kontzertua.
18:20: MCD-ren kontzertua.
19:00: Kalejira La Cartujarantz
19:00-22: 00: DJ + San Mamesekin konexioak
22:00: Athletic Club - RCD Mallorca partidaren ikustaldia pantaila erraldoietan.