Finala errespetu osoz joka dadila

Finala errespetu osoz joka dadila

Athletic Clubek errespetu faltatzat har daitezkeen ekintzak ez egitea eskatzen du, partida aurreko ereserkiaren unea barne

Errespetua da Athletic Cluben oinarrizko printzipioetako bat. Futbolean nortasun paregabea izateaz harro dagoen erakundea gara, #MadeInEuskalHerria #UniqueInTheWorld.

Beraz, konfiantza izateaz gain, ziur gaude gure zaleen, RCD Mallorcako jarraitzaileen, harrera egiten digun Sevillako hiriaren eta, La Cartujaren barruan, gure aurkarien, epaileen eta bertaratutako pertsona guztien arteko elkarbizitza eta jarrera ezin hobeak izango ditugula.

Errespetuaren, kiroltasunaren eta aniztasunaren gure aldarrikapenarekin bat etorriz, Athletic Clubek bere zaleei eskatzen die larunbat honetan jokatuko den Kopako finalean errespetu faltatzat har daitezkeen ekintzak ez egiteko, neurketa hasi aurretik ereserkia entzuten den unean barne. Kirol-lehiaketetan edozein ikur edo ereserkiri zor zaion errespetua, eta futboleko edo errugbiko Munduko Txapelketak eta Joko Olimpikoak dira adibiderik onenak, eta beste gai edo aldarrikapen batzuk gainditzen dituen hezkuntza, gizalegea eta tolerantziaren erakusgarri dira.

Athletic Cluben eta RCD Mallorcaren arteko Kopako hitzordu handia zelai barruan eta kanpoan bi zalego handiren arteko elkarbizitzarako aukera paregabea da. Bi klubetako futbolariek kiroltasunaren eta errespetuaren adibide ona eman zuten Mallorcako hizkuntzan eta euskaraz partekatutako mezuekin. "Kopako finala festa bat da". "Una final de Copa és una festa".