Horrelakoa izan da finalaren aurreko Athleticen azken lan saioa

Horrelakoa izan da finalaren aurreko Athleticen azken lan saioa

Talde zuri-gorria La Cartujako Estadioan entrenatu da, Athletic Clubek eta RCD Mallorcak Kopako garaikurra jasotzea bilatuko duten agertokian

Athletic Clubeko lehen taldea ordubetez aritu da La Cartuja Estadioan, bihar larunbata (22:00etan) RCD Mallorcaren aurka jokatuko duen 2023/24 Kopako final handiaren eszenatoki berean.

Ernesto Valverdek aulkitik zuzentzen dituen futbolariek lan saio lasaia osatu dute 24 ordu eskas barru Kopako garaikurra altxatzea bilatuko duten berdegunean bertan.