Itzulera igandean eta ospakizuna ostegunean

Itzulera igandean eta ospakizuna ostegunean

Kopako 25. titulua ospatzeko ekitaldi ofizial guztiak gabarraren inguruan bilduko dira

Athletic Club igande honetan itzuliko da Bilbora, eta osteguna ahalik eta lasterren iristea espero du, gabarratik zuzenean, Kopako 25. titulua eskaini ahal izateko familia zuri-gorriari. LaLigako azken zortzi jardunaldien faltan eta Txapeldunen Ligarako sailkatzeko asmoarekin, Klubak egun bakarrean kontzentratu ditu ospakizunetako ekitaldi guztiak: apirilaren 11an, ostegunean. Egun horretan, azkenean, 40 urte pasatu eta sei final jarraian galdu ondoren, gabarrak itsasadarra zeharkatuko du talde txapeldunarekin batera garaipena ospatzeko.

Era berean, Bilbora itzultzeko charter hegaldiaren behin betiko ordutegia zehazteke dagoenez, Klubak jakinarazi du taldearen Loiura iritsiera murriztua izango dela zaleriari begira, aireportuko segurtasun-arrazoi logistikoengatik.

Datozen egunetan, Athletic Clubek Kopako 25. titulua ospatzeko ekitaldien egitarauaren berri emango du. Esan bezala, datorren ostegunean, apirilaren 11an, izango da.