Herritik, herriarentzat eta herriarekin

Herritik, herriarentzat eta herriarekin

Hau Athletic ospetsua da, Athletic Club ospetsua, eta hauek dira txapeldunak, aupa Athletic txapeldun

Finalean RCD Mallorcari, finalerdietan Atletico Madrili eta final-laurdenetan FC Bartzelonari irabazi zieten Kopako lehoiek bihar Gabarrako hitzordu historikoari begira entrenatu zuten atzo gauean, ateak irekita.

Prestaketa-saio zorrotza, Muniainek, De Marcosek, Lekuek eta Iñaki Williamsek, taldeko kapitainek, ezarritako erritmo itogarriak markatuta, munduan bakarra den klub honen ezaugarri bereizgarriak erakutsi baitzituzten: herriaren rock-and-rolla, herriarentzat eta herriarekin.

Ostegunerako egindako kantu berrien artean, Muniainek egindako jaurtiketa zuzena nabarmendu zen: Hau Athletic ospetsua da, Athletic Club ospetsua, eta hauek dira txapeldunak, aupa Athletic txapeldun  (Este es el famoso Athletic, el famoso Athletic Club, y estos son los campeones, aupa Athletic txapeldun).

Valverderen lehoien presio aurreratua indar handiarekin praktikatu zen, euskal kultura herrikoiaren klasikoen doinuan: "Sarri, Sarri", "Ilargia", "Zu atrapatu arte", "Batzokiko neska", "Aitormena"...

Azpimarratzekoa da erdilari gazteenen box to box hedapena, Prados, Unai Gomez eta Jauregizar, zeinek, Dani García eta Mikel Vesga maisuen begiradaren aurrean, dantza dotorez betetako erakustaldia eman zuten.

Etengabeko laguntzak funtsezkoak dira Athletic Cluben eta ez zen falta izan talde joko hau sakontzen zuen ariketarik: Vesga zuri-gorriarekin jantzita zegoen, baina Dani Garciaren izenarekin. Dani Garcia 1984ko aurreko txapeldunen erlikia museistikoarekin. Muniain, urdin argi janzkerarekin; Lekue, 125. urteurreneko urdinarekin; eta De Marcos, Pitxitxiren garaiko elastiko historikoarekin. Azken batean, jokalariek berdegunean erakusten duten kolore eta alaitasuna transmititu zuten.

Atezainentzat ere lan berezia egon zen. Julen is on fire abestu bitartean, Unai Simonek Agirrezabala gorenera jaso zuen bizkar gainean, historiako talde onenen mailan talde honen laguntasunaren beste adibide argi bat. Ez da inor kanpoan geratzne, denek batzen dute.

Bigarren maila batean, Vivian, Paredes, Yuri, Yeray, Imanol eta Egiluz gaztea, kanta eta protagoista guztiei adi eta bolumena a lo bajini igotzeko prest, Ruiz de Galarreta.

Sancetek, La Cartujan berpiztu gintuen golaren egileak, eta Berenguerrek, paradisura eraman gintuen gola sartu zuenak, alboetako haustura-desmarkeak entseatu zituzten, Liga eta Kopako golegile zuri-gorriak, Guruzeta eta Villalibre, zain zituzten areara egindako erdiraketekin. 

Aldageletara erretiratu aurretik, Raul Garcia, Ander Herrera, Nico Williams eta Adu Ares gimnasioan lanean geratu ziren taldekideak zain zituztela, Muniainek mikrofonoa hartu zuen: "40 urte une honen zain, gurekin ere sufritzen...Horregatik nahi genuen gaur zuekin egon. Familia garela esaten dugunean, ez dira hitz hutsak. Sentitu nahi zaituztegu, zuek gu sentitzea nahi dugu, elkarrekin ospatzea nahi dugu, salto egin, ospatu... txapeldunak, txapeldunak ".

Eta korrotik irten eta "Sakatu" elektrotxarangak jotzen jarraitu zuenean, herri oso bat zuten atzean. Herritik sortu ziñalako, maite zaitu herriak.