Umeen sarrerak Granada CF taldearen kontra

Umeen sarrerak Granada CF taldearen kontra

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko LaLigako hurrengo partidako informazioa jaso ezazu

Apirilaren 15etik apirilaren 17ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, LaLigako hogeitahamabigarren jardunaldiaren Athletic Club-Granada CF neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK estekan klikatuz, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak San Mameseko txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako apirilaren 19an, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera. 

Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.