Deskargatu Athletic Club - Granada CF partidaren buletina (32. J)

Deskargatu Athletic Club - Granada CF partidaren buletina (32. J)

Hiru puntu garrantzitsu jokoan Txapeldunen Ligako postuen borroka ez galtzeko

Garaipena, oso garrantzitsua Txapeldunen Ligarako txartela ematen duten postuetara hurbiltzeko. Horixe lortu nahiko du Athleticek Granadaren aurka ostiral gauean San Mamesen jokatuko den partidan (21:00etan). Kopa irabazi ondoren Europarako sailkatuta, eta denboraldiaren azken txanpan, lehoiek ahalik eta puntu gehien atera behar dituzte datorren denboraldian Europako txapelketa nagusian egoteko aukerak indartzeko.

Gozatu neurketaren buletinaz.

Ostiral honetako Granadaren aurkako neurketari eskainitako argitalpenean, erreportaje nagusiak Raul Garcia du protagonista, denboraldi amaieran futbola utziko duela iragarri duen jokalari nafar ahaztezina. Gainera, apirilaren amaieran Segovian egingo den Athletic Clubeko peñen biltzarraren berri ematen da.

Ohikoa denez, San Mamesera egoera zailean iritsiko den aurkaria ere aztertzen da, maila mantentzetik 11 puntura. Bere taldean, Uzuni nabarmentzen da, Granada CF taldearen "crack" -a.