Gabarra: familia athleticzalearen ametsa, egia bilakatuta

Gabarra: familia athleticzalearen ametsa, egia bilakatuta

40 urteren ostean, milioi batez osatutako marea zuri-gorri batek Gabarra itsasadarra zeharkatzen lagundu zuen

Hainbeste desiratutako Kopa iritsi zen Bilbora, 25.na. Eta, harekin batera, Gabarra, athleticzale familia osoak Itsasadarra zeharkatzen ikustea hainbeste faltan botatzen zuena. Amamek eta aititeek kontatu ziguten bezala izan zen. Milioi bat lagun dantzan eta kantuan talde txapeldun bat omentzeko, Athletic ospetsua.

Azkenean, geure begiekin ikusi genuen Gabarra, gozatu eta ospatu egin genuen. Eta ez zen ametsa izan. Benetan izan zen. Urteetan zehar, gure erretinetan gordeta izango dugun oparia.

Lortu dugu. Izan zirenengatik, gaur garenongatik eta izango direnengatik. Aupa Athletic!