Petronor eta Repsol Athleticen energia arloko partner bihurtu dira

Petronor eta Repsol Athleticen energia arloko partner bihurtu dira

Akordioaren arabera, Petronor eta Repsol Athletic Cluben hornitzaile ofizialak izango dira elektrizitate eta erregai berriztagarriei dagokienez

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidenteak eta Valero Marin Repsoleko bezero-zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute gaur eguerdian San Mamesen, hiru erakundeak lotzen dituen babes-hitzarmen berriaren berri emateko.

Petronorrek, Repsolek eta Athletic Clubek deskarbonizaziorantz aurrera egitearen aldeko ikuspegi estrategikoa partekatzen dute, eta horren harira, akordioa sinartu dute gaur, bi enpresak klubaren energia arloko partner bihurtzeko. Akordioa oraingo denboraldian (2023-2024) eta ondorengo bi denboraldietan (2024/2025 – 2025/2026) egongo da indarrean.

Ekimenak helburu bikoitza dauka: alde batetik, Athletici zero isurpen garbiko kluba izateko helburua erraztea, eta bestetik, honen energia-eraginkortasuna hobetzea.

Ildo horretan, aliantza honi esker, Repsol eta Petronor klubaren energia-hornitzaile ofizialak izango dira, Athleticek bere instalazioetan kontsumituko duen elektrizitate berriztagarriaren eta gasaren horniduraren bidez.

Akordioaren arabera, Repsolek eta Petronorrek karbono gutxiko energia berriak jarriko dituzte klubaren esku, %100 berriztagarriak diren erregaiak, adibidez. Erregai horiek hondakin organikoetatik sortzen dira, hortaz, edozein garraiobideen (automobilkak, kamioiak, autobusak, itsasontziak edo hegazkinak) hornitze-azpiegiturak aprobetxatuz, hauen deskarbonizaziorako irtenbide azkar eta eraginkorra izan daiteke kostuari dagokionez.

Akordio horren adibide dira gizonezkoen lehen taldea lekualdatzen duten bi autobusak, %100eko erregai berriztagarriarekin mugituko baitira. Horri esker, Athleticek karbono-aztarna murriztu ahal izango du.

Erregai %100 berriztagarrien horniduraz gain, akordioak emisio gutxiko beste irtenbide energetiko batzuk aurreikusten ditu ere, hala nola, erregai sintetikoak edo e-fuelak, hidrogeno berriztagarritik eta atmosferatik harrapatutako CO2tik sortzen direnak; baita hidrogeno berriztagarria ere.

Bestalde, hiru erakundeek energia-eraginkortasuna hobetu eta energia-kontsumo eraginkor eta jasangarriagoa sustatzeko proiektuak elkarrekin garatzeko konpromisoa hartu dute, hala nola, eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta egun San Mamesen dauden ibilgailu elektrikoetarako birkarga-guneak, edo klubaren jardueren karbono-aztarnaren azterketa, besteak beste.