Athleticeko beteranoek neurketa solidarioa jokatuko dute Sopelan

Athleticeko beteranoek neurketa solidarioa jokatuko dute Sopelan

AFEren Beteranoen Selekzioaren aurka jokatuko dute larunbatean, hilak 20 (12:00etan), Urko Berri futbol zelaian, eta sarrerarekin bildutakoa ASEBIER Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkarteari bideratuko zaio

Beteranoen Athletic Clubek partida solidarioa jokatuko du larunbat honetan Sopelan AFEREN Beteranoen Selekzioaren aurka. Partida 12:00etan jokatuko da Urko Berri zelaian eta bildutako dirua ASEBIER Euskadiko Gaixotasun Arraroen Elkarteari emango zaio.

Rafa Dehesak jokalari hauek deitu ditu: Aitor Alcalde, Asier Abad, Luis Fernando, Ormazabal, Urizar, Eneko Bóveda, Eleder Acedo, Amorebieta, Javi Casas, Goio Soria, Amezaga, Oskar Alkorta, Imanol Aguiar, J.Garmendia, Ibon Gutiérrez, Iván Rodríguez, Ibai Gómez, Raul Guerrero, Ángel Vélez 'Mosca', Joseba Arriaga, Mikel Aguirregomezkorta eta Jonan Izarra.

Beteranoen AFE selekzioaren deialdia jokalari hauek osatzen dute: Urtzi Iturrioz, Daniel Roiz, Pablo Coscolín, Álex Quintanilla, Iñaki Bea, Adrián Pinilla, Txema Añibarro, Xabi Galán, Francisco Borja "Neru", Diego Rivas, Valmiro Lopes "Valdo", Gerardo García, Manuel Tello, Nacho Neira, Nacho Lobera, Iker Zárate, Roberto Platero, Galder Cerrajería, Francisco Javier Jusue eta Samuel San José.