Club Athletic: Athletic Club-CA Osasuna neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club-CA Osasuna neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 35. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek maiatzaren 12ko asteburuan (data eta ordua zehazteke dago) San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako 35. jardunaldiko Athletic Club – CA Osasuna norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa apirilaren 22ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da.

Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.

CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA