“Argitasuna falta izan zaigu”

“Argitasuna falta izan zaigu”

Valverdek adierazi duenez, “hiru puntuak ez lortzeagatik apur bat frustratuta gaude”

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek San Mamesen Granada CF taldearekin 1-1 berdindu ostean: “Apur bat frustratuta gaude hiru puntuak ez eskuratzeagatik. Partida maldan gora jarri zaigu hasi eta berehala, baina gure ohiko bidetik jarraitu dugu gol aukerak sortzen saiatuz. Berdinketa lortu dugu, denbora genuen maneiatzeko eta gora egin ahal izateko. Hala ere, haiek defentsa lan ona egin dute eta guk ezin izan ditugu abaguneak gol bihurtu. Nagusi izan gara eta ez dugu sufritu ez zirelako gure areara iristen dena kontrolpean geneukalako. Egia da itxi egiten zirela eta zaila egiten zitzaigula aukerak zehaztea. Uste genuen gure bultzadarekin irabazi ahal izango genuela, baina ez da horrela izan”.

Teknikari zuri-gorriaren iritziz, gaur gauean besteetan bezala asmatzea falta izan zaie: “Neurketa gogorra izan da biontzat. Agian jokaldiak ondo erabakitzeko argitasun pixka bat falta izan zaigu. Arerioaren atera hurbildu garen guztirako, aukera argiagoren bat sor genezakeen. Baliteke arinegi ibili izana, eta bertute bat dena akats bihur daiteke, baldin eta ez baduzu lortzen pazientzia izatea. Gu asko bultzatzen dugun taldea gara, eta horri esker lortu dugu norgehiagokak iraultzea eta aurkariak menderatzea. Batzuetan, horrek fin ez ibiltzea egiten du. Aurten partida askotan izan finak gara eta gaur ez”.