Athletic Club - CA Osasuna neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club - CA Osasuna neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu apirilaren 22tik aurrera

Athletic Clubek eta CA Osasuna taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partidarako
(maiatzaren 11an 21:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, apirilaren 22etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak maiatzaren 10an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta maiatzaren 11an, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.