Goiko Torre Peñaren inagurazio ofiziala

Goiko Torre Peñaren inagurazio ofiziala

Ordezkaritza zuri-gorri zabal batek Athletic Clubeko familia erraldoira Bilboko San Adrian auzoan dagoen peñari ongietorri ofiziala egin dio

Gonzalez Oliverrek Bilboko kale eta txokoei buruzko liburuan kontatzen duenez, Goiko Torre izenak Arana familiak hiriaren magaletan zuen dorretxeari egiten dio erreferentzia (gerora Floresta Jauregia deituko zitzaiona). Mende batzuk geroago, dorretxe haren arrastorik gabe, Goiko Torre kalea geratzen da Bilboko San Adrian auzoko arteria nagusietako bat bezala.

Eta han goian, autobidean azpian kokatuta dagoen azken aurreko etxebizitza-blokean eta Miraflores eta Miribillatik A-8rako sarbidearen ondoan, Cafe Bar Esquinazo taberna aurkitzen da, Goiko Torre Peñaren egoitza. 2018ko apirilean eratu zen, eta 2018ko irailean inskribatu zen ondorio guztietarako. Orain, 6 urte geroago, denborarekin sendotuta, Athletic Cluben berrespena ofizialki jasotzeko pausoa eman du.

Gaur, hilak 24, 19:00etan, Juan Ramon Larrea buru duen peñak anfitrioi lanak egingo ditu inauguraziora eta Goizalde Santamarina zuzendaritzako buru izango den Athleticen ordezkaritzaren aurrean. Bertan izan dira Andoni Goikoetxea, Manolo Delgado Meco, Oihan Sancet eta Beñat Prados gizonezkoen lehen taldeko jokalariak eta Adriana Nanclares eta Sara Ortega emakumezkoen taldeko jokalariak.