Kanpoko neurketarako sarrerak: Getafe CF - Athletic Club

Kanpoko neurketarako sarrerak: Getafe CF - Athletic Club

Bazkideen izen-ematea zabalik dago maiatzaren 3an Coliseum futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrerak eskuratzeko

LaLigako 34. jardunaldiko neurketarako, Getafe CF taldeak 302 sarrera bidali dizkio Athletic Clubi. Sarreren prezioa 30 eurokoa da.

Aipatutako neurketara joateko sarrera erosi nahi duten bazkideek, izena eman dezakete Bazkideen Txokoan (Atala: Prozesuetarako izen-ematea/Kanpoko partidetarako sarrerak) apirilaren 24tik (asteazkena) apirilaren 26ra (ostirala) 10:00etan.

GARRANTZITSUA: Datuen babesa dela eta, taldeko inskripzioak ez dira egingo beste bazkideen PINa sartuz, baizik eta euren Bazkideen Txokotik bertatik baieztatu beharko dute talde batean izena emanda dutela, eta horretarako aldez aurretik posta elektronikoz abisatuko zaie.

Izen-emate kopurua eskuragarri dauden plazak baino handiagoa balitz, zozketa egingo litzateke apirilaren 26an bertan. Izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute zozketarako duten parte-hartze zenbakia eta, hori egin ondoren, sarituak izan diren ala ez baieztatuko zaie.

Zozketa beharrezkoa ez bada, publikoak, soberan dauden gainerako sarrerak ere erosi ahal izango ditu Klubak bide honen bidez jakinaraziko dituen egunetan.

Sarrera batekin saritutako bazkideak

Prozesuaren amaieran sarrera bat lortu dutenek, bazkide saridunen jatorrizko txartelez gain, dokumentu hau aurkeztu beharko dute, sarrerak erabiliko dituzten pertsonen izen-abizenak, jaiotze-data, NANa eta bidaia-plana osatuz.

Gogorarazten da derrigorrezkoa dela bazkide saridunak sarrera hartu eta ordaintzea, bestela ezin izango du izena eman Klubak edozein lehiaketatarako sarrerak esleitzeko egiten dituen hurrengo hiru zozketetan. Denboraldi berean jokabide hori bera bigarren aldiz errepikatzen bada, edozein lehiaketatarako sarrerak esleitzeko gaitasungabetzea 365 egunez luzatuko da.