Partida Aurrekoa: Getafe CF-Athletic Club (LaLiga 34. J)

Partida Aurrekoa: Getafe CF-Athletic Club (LaLiga 34. J)

Talde urdinak eta lehoiek Madrilgo hiriko Coliseum zelaian LaLiga EA Sportseko 34. jardunaldiko lehen neurketa jokatuko dute

Kopa etxera ekarrita eta Europa Leaguerako sailkapena ziurtatuta, Athleticek denboraldiko LaLigako azken bost jardunaldiak ditu aurretik. Metropolitanon galdu ondoren, Txapeldunen Ligan sartzeko aukerak zaildu egin dira, baina Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak geratzen diren lehia guztiak borrokatuko ditu Atletico Madrilu ahalik eta gehien presionatzeko.

Gainditu beharko duen hurrengo oztopoa Getafe CF izango da, Coliseum zelaian garaitzea oso zaila den taldea.Horren adibide, Athleticek azken bost bisitetan ez du garaipenik lortu: lau berdinketa eta porrot bat. 
 



 

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 22 jokalari deitu ditu Athletic Cluben deialdian Getafe CFren aurka jokatzeko. Vivian, Sancet, Ruiz de Galarreta eta Yuri baja dira lesionatuta daudelako. Jauregizarrek eta Rinconek osatu dute zerrenda.


Valverde

LaLiga EA Sports 2023/24 denboraldiko 34. jardunaldiaren atarian Ernesto Valverdek egindako adierazpenak errepasatu.

 

Aurkaria

1946an sortua eta 1983an birsortua, lehoiek estatuko futbolaren barruan mugarri nabarmenak erdietsi dituen aurkari bati aurre egin beharko diote. Madrildarrak 2003/04 denboraldian igo ziren lehen aldiz LaLigara, eta hemeretzigarren denboraldia dute elitean. Denboraldi bateko parentesi bat jasan ondoren, 2016/17 sasoian Bigarren Mailan lehiatuta, Madrilgo hegoaldeko taldea bi aldiz izan da Kopako txapeldunorde eta Europako txapelketetan ere lehiatu da, azkena 2018/19 denboraldian, bosgarren postuan geratu ondoren.

Une honetan, Jose Bordalasek zuzentzen duen taldea 43 punturekin sailkapeneko hamargarren postuan kokatuta dago. Une onean iritsiko da gaurko partidara, bi garaipen (UD Almeria eta Girona FC), bi berdinketa (Reala eta Rayo Vallecano) eta porrot bat (Sevilla FC) lortuta.


Estatistikak

2004/05 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Getafek eta Athleticek 37 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta lehoiek balantze positiboa mantentzen dute: 11 garaipen, 17 berdinketa eta 9 porrot.



Getafen jokatutako 18 partidei dagokienez, Athleticek hiru garaipen, 10 berdinketa eta bost porrot pilatu ditu. 



Coliseum zelaian jokatutako azken bost partidetan zuri-gorriek lau berdinketa eta galdutako neurketa bat erdietsi dituzte.


Kontsultatu Getafe CF eta Athletic Club taldeen arteko lehien estatistika guztiak. 

 

Getafe CF-Athletic Club partida, non ikusi eta ordutegiak

LaLiga EA Sportseko 34. jardunaldiko Getafe CF-Athletic Club neurketa maiatzaren 3an jokatuko da, ostiralean, 21:00etan, Coliseum estadioan.

Gol Play (irekian) eta DAZN bidez jarraitu ahal izango da. Munduko beste edozein tokitatik ikusi nahi izanez gero, hemen duzu Getafe CF-Athletic Club partida eskainiko duten telebista-operadoreen zerrenda luzea.