Iñaki Williamsen mediku txostena

Iñaki Williamsen mediku txostena

Aurrelariari ebakuntza egin diote ezkerreko oineko orbain mingarri baten arazoa konpontzeko

Iñaki Williams jokalariari kirurgia plastika bat egin diote gaur goizean, ezker oineko orbain mingarri baten arazoa konpontzeko.

Ebakuntza IMQ Zorrotzaurre klinikan egin da. Jokalariari alta emango diote hurrengo orduetan eta baja izango da hurrengo partidan.