Deskargatu Athletic Club - UD Tenerife (Liga F, 28. J) partidaren buletina

Deskargatu Athletic Club - UD Tenerife (Liga F, 28. J) partidaren buletina

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 28. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Liga F-ko 28. jardunaldiarekin bueltatuko da geldialdiaren ondoren. Athletic Clubek UD Tenerife hartuko du Lezaman, eta bertan galdu gabe amaitu nahi du bigarren itzulia, denboraldiko azken partida San Mamesen jokatuko baitu Sevilla FC taldearen aurka. Katedrala ere Txapeldunen Ligako final handiaren eszenatokia izango da larunbat honetan, FC Barcelona eta Olympique Lyonen artean, eta Irene Paredes eta Damaris Egurrola lehoi ohiek neurtuko dituzte indarrak. Norgehiagokari begira, argitalpenak Alemaniako selekzio absolutuak berriro deitu duen Bibi Schulze defentsari elkarrizketa dakar. Gainera, Mariana Cerrok taldearen formari buruz duen iritzia gertutik ezagutzeko aukera izango duzu. Azkenik, norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA