Oihan Sanceten mediku-txostena

Oihan Sanceten mediku-txostena

Jokalariak sukar prozesu bat du eta Lezamatik alde egin behar izan du gaur goizean bere etxean sendatzeko

Oihan Sancet jokalariak ezin izan du gainerako taldekideekin entrenatu sukarra duelako, eta bilakaeraren zain geratu da. Nafarrak Lezama utzi du gaur goizean, etxean sendatzeko.