Beteranoen neurketa CD Elorrioren 100. urtemugan

Beteranoen neurketa CD Elorrioren 100. urtemugan

Norgehiagoka maiatzaren 25an jokatuko da, 12:00etan, Elorrioko Eleizalde zelaian

Athletic Cluben beteranoen taldeak, Elorrioko taldearen 100. urtemugaren ospakizunen barnean, Elorrioko Eleizalde zelaian jokatuko den hiruko txapelketan parte hartuko du. Maiatzaren 25eko 12:00etatik aurrera, beterano zuri-gorriak etxeko taldearen eta SD Eibarren aurka lehiatuko dira.

Rafa Dehesak honako jokalari hauek deitu ditu: Asier Abad, Aitor Alcalde, Luis Fernando, Anton Arteaga, Koikili Lertxundi, Roberto Urizar, Goio Soria, Imanol Aguiar, Eneko Boveda, Raul Guerrero, Ander Alaña, Oskar Alkorta, Joseba Garmendia, Josu Uriona, Gorka Soria, Jonan Izarra, Angel Velez, Aitor Ramos, Javi Casas eta Iker Madariaga.