Partida Aurrekoa: Rayo Vallecano - Athletic Club (LaLiga 38. J)

Partida Aurrekoa: Rayo Vallecano - Athletic Club (LaLiga 38. J)

Athleticek denboraldiko azken partida irabaztea izango du helburu, txapelketa ahalik eta modurik onenean amaitzeko asmoz

Lehoien denboraldi bikaineko azken partidarako txanda. Athletic Clubek Rayo Vallecanori egingo dio bisita 2023-24 LaLigako 38. jardunaldian, LaLigako bosgarren postua ziurtatuta. Hala ere, talde zuri-gorria, egindako urte bikainaren ondoren, zapore ona utziko lukeen garaipena lortzeko animoarekin eta motibazioarekin irtengo da Vallecaseko berdegunera.


 

Deialdia



Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde madrildarraren aurka jokatzeko. Iñaki Williams, Gorka Guruzeta, Oihan Sancet eta Iker Muniain, guztiak min hartuta, ez dira denboraldiko azken neurketa jokatzeko prest izango. Horien ordez, harrobiko jokalariak diren Jauregizarrek, Hugo Rinconek eta Olabarrietak zerrenda osatuko dute.
 

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverdek 2023/24 LaLigako 38. jardunaldiko Rayo-Athletic partidaren atariko prentsaurrekoan egindako adierazpenak.


Aurkaria

1924an sortua, Rayo Vallecanok bere mendeurrena ospatzeari ekin dio duela aste gutxi. UEFA Kopan lehiatzera iritsi da (2000/01) eta 21 denboraldi eman ditu Lehen Mailan. Aurten ere maila gorenean beste urtebetez jarraitzea lortu du. Bigarren Mailako txapeldun izan zen (2017/18), eta hau izan zen gizonezkoen lehen taldearen lehen titulu ofiziala. Gaur egun, Iñigo Perezek zuzentzen du talde madrildarra Francisco Rodriguezen ordez eta Rayok Lehen Mailan jarraituko du beste denboraldi batez.

Azken bost partidetan garaipen bat lortuta iritsiko da Vallecaseko taldea partidara, nahiz eta bere garaian mailari eustea ziurtatzeko balio izan zion. 

Estatistikak

1977/78 denboraldian LaLigan lehen aldiz jokatu zutenetik, Rayo Vallecanok eta Athleticek 41 partida jokatu dituzte maila gorenean. Zuri-gorriek balantze positiboa izan dute: 22 garaipen, 10 berdinketa eta 9 porrot.



Vallecasen jokatutako 20 partidei dagokienez, Athletic Clubek 7 garaipen, 7 berdinketa eta 6 porrot lortu ditu orain arte.


Madrildarren aurka jokatutako azken bost neurketei erreparatuz, Athleticek bi garaipen, bi berdinketa eta behin galdu du.



Kontsulta itzazu Rayo Vallecano eta Athletic Cluben arteko partiden estatistika osoak.
 

Ordutegiak eta non ikusi Rayo Vallecano - Athletic Club

Rayo Vallecano eta Athletic Cluben arteko EA Sports Ligako 38. jardunaldia larunbat honetan, maiatzaren 25ean, jokatuko da, 18:30ean, Vallecasen.

DAZN bidez jarraitu ahal izango da Espainian. Munduko beste edozein lekutatik ikusten baduzu, hemen duzu norgehiagoka eskaintzen duten telebista-operadoreen zerrenda luzea.