
Unai Simon, LaLiga 2023-2024 denboraldiko Zamora garaikurraren garailea
Unai Simon, LaLiga 2023-2024 denboraldiko Zamora garaikurraren garailea
Murgiakoa aurtengo denboraldian gol gutxien jaso dituen saria lortu duen Athletic Clubeko bosgarren atezaina bilakatu da
Athleticek Rayo Vallecanoren aurka 0-1 markagailuko garaipena lortu ostean, Unai Simon ofizialki LaLiga 2023-24 denboraldiko gol gutxien jaso duen atezaina bilakatu da eta Zamora garaikurra jasoko du.
Aurtengo LaLigan 36 jardunaldi jokatu dituen Simonek 33 gol jaso eta 0,92 goleko bataz besteko koefizientea erdietsi du. Gauzak horrela, sailkapenean bere atzetik zebiltzan Ter Stegeni (FC Barcelona) eta Alex Remirori (Real Sociedad) gailendu zaie.
Murgiakoa Athletic Cluben historian Zamora saria jaso duen bosgarren atezaina bilakatu da. Aurretik, Gregorio Blascok hiru bider lortu zuen (1929-30, 1933-34, 1935-36) eta behin Jose Maria Echevarriak (1940-41), Raimundo Perez Lezamak (1946-47) eta Jose Angel Iribarrek (1969-70).