AC CUP: inaugurazioa & janari zerbitzua

AC CUP: inaugurazioa & janari zerbitzua

Gozatu San Mameseko inaugurazio ekitaldiaz ostiral honetan 19:00etatik aurrera

Asteazken honetan, ekainak 5, hasiko da AC CUPen bigarren edizioa, 230 talde baino gehiago eta ia 4.000 futbolariren parte hartzearekin. Txapelketaren unerik garrantzitsuenetako bat, zalantzarik gabe, San Mamesen ekainaren 7an 19:00etatik aurrera egingo den inaugurazio ofiziala izango da.

Bertan, Oihan Vega DJak ongietorria egingo die guztiei beren musika set-arekin, eta, 20:00etan, Miren Nogales eta Xabi Perez aurkezleek AC CUPen parte hartuko duten taldeen desfilea abiaraziko dute.

Desfile honekin batera, Leire Cotiren musika emanaldia eta DZANP akademiaren dantza ikuskizuna egongo dira. Ekitaldia San Mames osoa argiztatuko duen argi joko handi batekin amaituko da.
 

Lortu sarrerak hemen 

 

Janari zerbitzua asteburu osoan zehar Lezaman
 

Lezaman ospatuko diren partidetarako, bertaratzen direnek jatetxe eta txosna zerbitzua izango dute. Menuak (unitate mugatuak) eskuragarri daude zerbitzu honetaz gozatu nahi duenarentzat.

Menuak honako hau barne hartzen du eta 18 €ko prezioa du pertsonako:

  • Larunbata: pasta & oilasko errea patata & frutarekin entsalada (ura edo freskagarria barne).
  • Igandea: entsaladilla errusiarra & albondigak saltsan & fruta (ura edo freskagarria barne).

Janari zerbitzu hau 3 txandatan eskainiko da: