Azken ziztadaren bila Real Madriden aurka

Azken ziztadaren bila Real Madriden aurka

Denboraldi honetako azken etxetik kanpoko neurketan, Athleticek txapelketako bigarren sailkatuaren etxea bosgarren postua erdiesteko nahiarekin bisitatuko du

Denboraldiko azken bidaia eta etxetik kanpoko azken neurketa lehoientzat. Igande honetan, 18:30etik aurrera, Alfredo Di Estefano futbol zelaian, Real Madrid eta Athletic Club izango dira aurrez aurre. Talde merengeak, Txapeldunen Ligako bigarren postua poltsikoan duela, bere zaleen aurrean garaipena lortu nahi du zurigorrien kontura. Denboraldi amaiera luzea bihurtzen ari den denboraldiko azken geldialdiaren ondoren, Athleticek Liga F-ko talde onenetariko baten etxea bisitatuko du.

David Aznarren taldea, kontratua luzatu berri duena eta aurretik teknikari izandako etxera itzuliko dena, sailkapen nagusiko seigarren postuan dago kokatuta, Madrid CFFrekin berdinduta (50 punturekin). Merengeak, aldiz, bigarren postuan egonkortuta, 67 punturekin bigarrenak dira. Lezaman etxeko azken partidan UD Teneriferi 4-1 irabazi ondoren, bigarren itzulian Lezaman galdu gabeko helburua erdietsi eta Real Madridek Valdebebasen lortu dituen zenbakiak hobetu ditu. Alberto Torilen neskek, berriz, Reala garaitu zuten eta euren internazional guztiak berreskuratu dituzte biharko bilbotarren aurkako partidarako.

Joaneko partidan, Real Madridek 0-1eko garaipen estua eskuratu zuen haien erasoko jokalari arriskutsua den Fellerrek sartutatko golari esker. Hala ere, zuriek kalitatea gainezka dute berdeguneko lerro bakoitzean eta kontraerasoan oso zitalak dira. Signe Bruun danimarkarrak 11 tgol egin ditu denboraldi honetan. Athleticen aldetik, Zugastik eta Azkonak, sei golekin, golegile nagusiaren sailkapeneko lidergoan mantentzen dira. Haien atzetik, Nahikari aurkitzen da, bost gol egin dituelarik.

Partidaren gakoa Alfredo Di Stefano zelaira ondo eta kontzentratuta sartzea izango da. Lehoien helburua argia da: sailkapeneko bosgarren postua erdiestea. Horretarako, azken bi jardunaldietan si puntu jarriko dira jokoan, azken hiruak Katedralean. Azken norgehiagoka hori, hilaren 16an, igandean, 17:00etan, kirol-ikasturtearen itxiera eta agurrerako eguna izango da. Talde zuri-gorriak etxe zurian denboraldiko azken ziztada emateko talentua eta anbizioa nahikoa duela erakutsi beharko du.