
Eunate Arraizak amaitu du Athletic Cluben emandako ibilbide luzea
Eunate Arraizak amaitu du Athletic Cluben emandako ibilbide luzea
Defentsak, zazpigarrena ranking historikoan 311 partidarekin eta ligako titulu batekin, 12 denboraldiko zikloa itxi du talde zuri-gorrian
Eunate Arraizak amaitu du Athletic Cluben emandako ibilbide luzea 12 denboraldi lehen taldean bete ostean. 311 partidarekin, nafarra zazpigarrena da jokalari zuri-gorrien ranking historikoan. Pozik Klubaren azken Liga titulua lortzen aktiboki parte hartu izanaz. Biurrunen jaioa, 2012an iritsi zen Lezamara Lagunak taldetik, Erika Vazquez eta Ainhoa Tirapu bezala. 20 urterekin egin zuen debuta 2012-2013 denboraldian Juanlu Fuentesen aginduetara, ezker hegaletik zuen trebeziari eta ezkerrez emandako kolpe onari esker, asistentzia-emaile bikaina izan da eta 19 gol sartu ditu Athleticen.
2015-2016 denboraldian, ligako txapeldun izan zen Joseba Aguirrek zuzentzen duen taldean, non Eunatek ligako partida guztietan titular gisa parte hartu zuen, Tenerifen jokatu zen azken jardunaldian izan ezik. Gainera, hurrengo urtean Fortuna Hjorringen aurkako kanporaketa jokatu zuen Txapeldunen Ligan. Hain zuzen ere, 2017ko irailean egin zuen debuta Espainiako selekzio absolutuarekin, Israelen aurkako partida ofizial batean.
Klubean egin dituen hamabi denboraldietan lortu dituen mugarriak gorabehera, Eunate kirolaren munduan gainditzearen eta inklusibitatearen eredu izan da. Nafarroako futbolariak aurre egin behar izan die gehien-gehienek aurre egin behar ez dieten hesiei; izan ere, neskato bat baino ez zela entzumen-urritasun larria antzeman zioten. Logopediari esker, lehoiak hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasi zuen. #EqualGame kanpainaren bidez, UEFAk jokalari nafarra nabarmendu zuen 2018an, "futbolak inklusioa, irisgarritasuna eta aniztasuna nola sustatzen dituen erakusteko" eredu gisa. Eunateren borroka eredu izan da Athletic Cluben, gorreriak futbolean jokatzea eragozten ez ziola erakusteko. Joan den martxoan, Munduko txapeldun izendatu zen gorrentzako areto-futboleko Espainiako selekzioarekin, desgaitasuna eta arrakasta eskutik joan daitezkeela beste behin frogatuz.
Igande honetan, ekainaren 16an (17:00etan), Athleticzaleek euren maitasuna eta miresmena adierazteko aukera izango dute San Mamesen. Athletic Clubetik eskerrak eman nahi dizkiogu Eunateri, bere amaierara iristen ari den etapa zuri-gorri honetan erakutsitako dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik, baita bere hurrengo kirol proiektuetan zorterik onena opa ere.