
"San Mames denboraldi bikaina agurtzeko agertokirik onena da"
"San Mames denboraldi bikaina agurtzeko agertokirik onena da"
David Aznarrek deia egiten die zaleei "irabazteko dena emango dugun partidara etortzeko"
Athleticek denboraldiko azken partida jokatuko du igande honetan San Mamesen. Lehoiek Sevilla FC hartuko dute 17:00etatik aurrera eta Daviz Aznarrek argi du helburua: "Dena emango dugu irabazteko urtea ahalik eta ondoen agurtzeko. Jokalariek merezi duten errekonozimendua eta saria da ".
Entrenatzaile zuri-gorriak ametsezko ikasturte amaiera bizitzen ari dela onartu du: "Oso polita izaten ari da eta San Mames denboraldi on bati agur esateko eszenatokirik onena dela uste dut. Partidara datorren jendeak ondo pasatzea nahi dugu, anbizio handikoak gara eta bosgarren postua lortzeko dema emango dugu ".
Denboraldiaren balorazio orokorrari buruz galdetuta, Aznarrek esan du "gure helburua lehenengo zortzien artean egotea zela, eta oso ondo bete dugu, espero genuen espektatiben gainetik gaude. Egokitzapeneko lehen itzulia bizi izan dugu, entrenatzaile eta jokalari berriekin, oso gazteekin... Neskek ez diote inoiz lan egiteari utzi eta saria bigarren itzulian aurkitu dute. Justizia egiten dio denboraldiaurretik egiten ari diren guztiari, eta datorren urteari begira ilusionatzera gonbidatzen gaitu, han erronka finkatzea izango baita, gora begira jarraitu ahal izateko ".
Garazi Murua, Yulema Corres eta Eunate Arraiza Klubeko hiru historikoren agurrari buruz, zuri-gorri entrenatzaileak eskerrak eman ditu euren profesionaltasunagatik, eta San Mamesera joateko deia egin die zaleei: "Beraien eguna da, merezi dute. Klubean ondare handia utzi duten hiru jokalariri agur esango diegu. Eredu bikaina eman dute aldagelan kolore batzuetako kide izatearen sentimendua eta, batez ere, taldekideengan pentsatzea. Hain berekoia den futbol honetan, non banakako errendimendua hainbeste baloratzen den, jokalari mota hauek gero eta beharrezkoagoak dira. Igandean garaipen batekin ospatu nahi dugu ".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC


