
Bilbao Athleticek Lezaman hasiko du denboraldia Andorraren aurka
Bilbao Athleticek Lezaman hasiko du denboraldia Andorraren aurka
Jokin Aranbarriren taldeak abuztuaren 25eko asteburuan izango du lehen jardunaldia Lehen Federazioa maila zorrotzean
Bilbao Athleticek dagoeneko badaki Lehen Federazio mailan egingo duen denboraldi berriko egutegia. Lehoikumeek, maila eta entrenatzaile berriekin, Andorraren aurka neurtuko dituzte indarrak lehen jardunaldian, Lezaman, eta denboraldia etxean ere amaituko dute, Real Unionen aurka.
Aurten, Bilbao Athleticekin batera, beste sei euskal talde ariko dira (Amorebieta, Barakaldo CF, Osasuna B, Real Union, Sanse eta Sestao River), beraz, sei derbi egongo dira Lezaman eta beste hainbeste etxetik at. Partida hauetako lehena ez da 7. jardunaldira arte helduko. Orduan, lehoikumeek Urritxe bisitatuko dute Amorebietaren aurka jokatzeko.
Kontsultatu Bilbao Athleticen egutegi osoa* Lehen Federazioan (1. Multzoa), hemen.
*Egutegia behin betikoa izango da datorren asteartean, uztailak 30, Espainiako Futbol Federazioaren Batzar Nagusian onartzen denean.