
Unai Nuñez Athletic Clubera utzita itzuli da
Unai Nuñez Athletic Clubera utzita itzuli da
Erdiko atzelaria azken bi denboralditan RC Celtan 76 partida jokatu ondoren iritsiko da eta zuri-gorrien atzealdea indartu du ekainaren 30era arte
Athletic Clubek eta RC Celtak akordioa erdietsi dute Unai Nuñez erdiko atzelariaren lagapenerako ekainaren 30era arte. Talde zuri-gorriak klub galiziarrari jokalaria saldu eta gero, derrigorrezkoa ez den erosketa aukera bat barne hartzen duen maileguaren adostasunera iritsi dira bi aldeak.
Gauzak horrela, Balaidoseko taldearekin 76 neurketa jokatu ondoren, Nuñezek Ernesto Valverderen taldearen atzealdea indartuko du. 27 urteko portugaleteko jokalariak bost denboraldi eman zituen lehen talde zuri-gorrian, eta 116 norgehiagokatan hartu zuen parte (104 titular gisa), hiru gol sartu zituelarik.
Lezaman hazitako erdiko atzelariak Real Madrid eta FC Barcelona mendean hartutako 2021eko Superkopa irabazi zuen La Cartujan. Unai Nuñezek bihar, ostegunean, gainerako taldekideekin batera entrenatuko du Lezaman.