“Athleticen proiektuak hazten jarraitzen du”
“Athleticen proiektuak hazten jarraitzen du”
Jon Uriarte presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan denboraldi berrirako helburuak jakinarazi dituzte: gizonezkoetan, Europara sailkatzea eta emakumezkoetan, bosgarren postua hobetzea
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Lezaman, denboraldi berrirako gure lehen taldeen kirol helburuak jakinarazteko: gizonezkoen kasuan, Europarako sailkatzea eta emakumezkoenean, iazko bosgarren postua hobetzea.
"Athletic proiektuak hazten jarraitzen du. Denboraldi berri honi begira, konfiantza mezua helarazi nahi dugu. Gure anbizioa gero eta handiagoa da", adierazi du Klubeko presidenteak.
"Gure helburu nagusia Europako sailkapena LaLiga bidez errepikatzea da, lau lehiaketa jokatuz exijentzia handieneko testuinguru batean, Kopan, Superkopan eta Europa Leaguen inolako mugarik jarri gabe", esan du presidenteak gizonezkoen lehen taldeari buruz.
Era berean, Jon Uriartek azpimarratu du zaila dela helburua lortzea, "sei urtez Europarako sailkatu gabe egon ondoren, eta denboraldi honetan lau lehiaketa jokatuko ditugula kontuan hartuta, gutxienez 48 partida jokatuko ditugu". Asmo handiko helburua da, entrenatzaile eta plantilarekin adostua, eta, presidenteak azpimarratu duenez, "hori lortzea guztioi dagokigu, Klubari, zaleei eta komunikabideei".
Emakumezkoen lehen taldeari buruz, presidenteak gogorarazi du "iaz, taldeak bosgarren bukatu zuela, bigarren itzuli bikain batekin, eta asmo handikoak izatera gonbidatzen gaitu. Gure helburua urrats berri bat ematea eta iragan denboraldiko bosgarren postua hobetzea da. Plantilla gaztea da, Liga F-ko gazteenetakoa, hazten jarraitu behar duen, eta ziur gaude sailkapen hori hobetu dezakegula. Kopa, sari bat bezala ikusten dugu. Ez dugu mugarik jartzen, lehiaketa asko gustatzen zaigu, baina helburua liga da", adierazi du Jon Uriartek.
Talde txapeldunari jarraipena ematea
Hitzaldiaren hasieran, eta helburuei buruz hitz egin aurretik, Jon Uriartek denboraldiaurreari eta udako merkatuari buruzko gogoeta batzuk helarazi nahi izan ditu. Azken urtean hamabost lehoiri kontratua berritu delarik, besteak beste, Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, presidenteak talde txapeldunaren jarraipenaren garrantzia azpimarratu du.
Kazetarien txandan azken honen inguruan galdetu diotenean, presidenteak argi eta garbi hitz egin du: "Nicok ekintzekin erakutsi du Athleticekin duen konpromisoa", eta joan den larunbateko partidaren amaieran jokalariak berak egindako adierazpenak bereak egin ditu.
"Athleticen balioen indarra, gure nortasuna, tituluak irabaztea eta Europako sailkapenak errepikatzea dira gure jokalariek Athleticen jarraitu nahi izateko eta euskal jokalari onenak erakartzeko argudiorik onenak", azpimarratu du Jon Uriartek, gure futbolarien pertenentzia zentzua gutxiesten dutenei mezu bat utziz: "Athletic benetako klub handia da: historiagatik, zaletasunagatik, palmaresagatik, bere kirol-balio eta filosofiagatik, bere zelaiagatik eta, azken finean, munduan bakarra izateagatik".
Mikel Gonzalezen analisian lehen taldeen inguruan
Presidenteak denboraldi berriko kirol-helburuak jakinarazi aurretik, futboleko zuzendari nagusiak gure lehen bi taldeetako plantilen azterketa bana egin du.
Gizonezkoei dagokienez, Mikel Gonzalezek Alvaro Djalo, Andoni Gorosabel eta Unai Núñez jokalarien berritasunei buruz hitz egin du, eta postu bakoitzeko bi futbolari espezifiko izatearen garrantzia azpimarratu du, denboraldi oso zorrotz bati begira, lau lehiaketa eta gutxienez 48 partida aurretik izanik: "Hiru jokalari horiek oso plantilla zabala izatea ahalbidetzen digute. Uste dugu beharrezkoak ziren fitxaketak zirela dugun denboraldiari aurre egiteko"
Adu Ares, Unai Vencedor, Urko Izeta, Unai Egiluz eta Hugo Rinconen lagapenei dagokienez, futboleko zuzendari nagusiak adierazi du "jokalari gazteak direla, eta Klubak LaLiga Hypermotion bezalako lehiaketa lehiakor batean minutuak izatea nahi duela, horrela euren prestakuntzaren azken etapa osatzeko".
Emakumezkoen taldeari dagokienez, Mikel Gonzalezek plantillaren analisia egin du, iragan kirol-ikasturtean hain bigarren itzuli ona egin zuen taldearen jarraipena eta proiekzioa baloratuz. Oso talde gaztea eta hazkunde argian, aurten Leire Baños eta Maite Valeroren eta harrobiko lehen taldetik igo den Itaso Mirandaren errefortzuak izango ditu: "Nahiz eta oso talde gaztea izan, maila gorenean ondo erantzun duten taldea daukagu. Iaz erakutsi zuten zer egiteko gai diren bigarren itzuli ikusgarri batekin. Horrekin guztiarekin, eta horien guztien eta staff teknikoaren jarraitutasunarekin, denboraldi oso polit baten aurrean egon gaitezkeela uste dut. Hazten jarrai dezakegula uste dut, eta batu ditugun jokalariekin, emakumezkoen futbolean handinahieko proiektua eta irabazlea dugula erakusten dugu".
Galderen txanda
Galderen txandan, presidenteak eta futboleko zuzendari nagusiak gaurkotasuneko hainbat gairi erantzun diete.
Europa Leagueko Liga Faseaz galdetuta, Mikel Gonzalezek erantzun du "oso lehiaketa gogorra dela eta aurkari guztiak zailak direla, joan-etorri luzeak eta etxetik kanpoko partida zailak". Presidenteak eta zuzendari nagusiak Europa Leagueak zaleengan pizten duen ilusioa aipatu dute, baina "ilusioa ez da inola ere obsesio bihurtu behar" gailendu nahi izan dute: "Aurkari guztiei eman behar zaie garrantzia. Zaila izango da. Lau irteerak, Erromatik hasita, nire ustez, lehiaketa irabazteko faboritoetako bat da. Turkiako irteerei dagokienez, Besiktas Superkopako txapeldun izendatu da eta Txapeldunen Ligako atarikoa galdu du. Fenerbache bezala. Bulgariako irteera ez da hain erakargarria, baina urte asko daramatza etxeko liga irabazten. Dinamika irabazleetan datozen talde guztiek, nahiz eta beste herrialde batzuetatik etorri, oso zailak egiten dituzte partidak. Etxeko neurketei dagokienez, Slavia Prahak urte asko daramatza Europako txapelketa maila handiarekin jokatzen, AZ Alkmaarrek harrobi bikaina du... Zailtasun handiko 8 partida izango dira"
Unai Nuñez utzita jokatzearen inguruan, presidenteak esan du akordioa onuragarria izan dela azpimarratu du: "Akordio ona izan da hiru aldeentzat; izan ere, Celtak, jokalariak eta Athleticek bilatzen genuena aurkitu dugu. Oso argi genuen egin beharreko eragiketa zela, bai kirol arloan, bai arlo ekonomikoan. Bi kontuengatik, oso eragiketa ona zen".
San Mamesen jokatutako lehen jardunaldietako bertaratze handiari buruz, honako hau adierazi du Athletic Clubeko presidenteak: "Ilusio handia sortu da. Logikoki, taldearen ibilbide onarekin, ilusioak gora egin du. San Mamesen partida hauetan izan ditugun asistentziak oso altuak izan dira, abuztuan egon arren. 50.000 ikusle inguru izan ditugu partida guztietan. Hala ere, zenbaki horiek zabaltzen jarraitzeko lanean jarraituko dugu. Zaleak topera daude gurekin eta gogo handiz denboraldi honi begira. Konfiantza osoa dugu gure taldearengan eta gure teknikariarengan, eta lasaitasun-mezua zabaldu nahi diot gure gizarte-masari".