Maddi Torreren mediku-txostena
Defentsak zelaia utzi behar izan zuen min hartuta EH Kopako finalean Realaren aurka
Maddi Torrek kolpea du eskuin hankako kanpoko biki-soleoan. Defentsa ordezkatu behar izan zuten EH Kopako finalean Realaren aurka eta bilakaeraren zain dago.
Bestalde, Naia Landaluzek eta Itsaso Mirandak bere sendatze-prozesuekin modu positiboan jarraitzen dute.

